'Gernika' lanak, giza errealitate ezberdinetara hurbilduaz, hausnarketa eragin nahi du. Horretarako, lehenengo pertsonan kontatutako bizipenak gogora ekartzen ditu. Pertsona ezberdinen bizipen eta testigantzen arteko lotura osatzen du.
Bonbardaketan hil zirenak dira, berpiztu ondoren, gertatu zena azaltzen dutenak: Batetik, hondamendiaren aurretik zer nolako bizimodua zuten. Bestetik, gerrak nolako sarraskia eragin zuen. Eta azkenik, bizi berri batean berpiztea posible dela memoriaren bidez.
Aukeran Donostiako konpainia bat da, eta 1997. urtetik jatorrjz tradizionala duten dantza ikuskizunak egiten ditu. Beren arauetako asko desegituratu eta koreografietan dantza garaikideko kutsua gehitzen dute, euskal dantza tradizionalaren aberastasuna ahal den gehiena erakutsi, eta hizkuntza freskoagoa eta egungoagoa lortzeko asmoz