Koreografia: SONGEURS Koreografoa: Christophe García Musika: Friedrich Burgmuller, Adolphe Adam, Ludwig Minkus Artistiko laguntzailea: Marie-Eve Carriere Argiztapena : Jean François MILAZZO
Koreografia: TORQUE Koreografoa: Hilde Koch Musika: Arvo Pärt Argiztapena: Nicolas Fischtel Jantziak: Hilde Koch
Koreografia: BALLET 101 Koreografoa: Eric Gauthier Musika: Eric Gauthier y Jens-Peter Abele Argiztapena: Eric Gauthier
Koreografia: BJÖRK DUETS Koreografoa: Eric Gauthier Musika: Björk Argiztapena: Eric Gauthier Jantziak: Marianne Illig y Eric Gauthier
Dantzariak: Aurélien Alberge, Sophie Antoine, Olivier Coeffard, Charline Debons, Alejandra García, Nuria Giménez, Giovanni Insaudo, Garazi Pérez, Jorge Soler, Andrea Vallescar Iraupena: 60' Babesleak: Diputación Foral de Gipuzkoa y Gobierno Vasco Laguntzailea: Donostia Kultura Kontaktua:www.dantzaz.net
Dantzaz konpainiak, LUR SAGAR egitarau arrakastatsuarekin, Euskadiko koreografia alorra berriztatu du. Ospe handiko koreografoak gonbidatuta, publikoak aitortu dion kalitatezko aukera eskaini du. Guztira 6.000 ikusletik gora izan ditu egin dituen 30 antzezpenetan. Antzezpen horiek Euskadin, Nafarroan, Iparraldean eta Béarn-en izan dira.
'1.01' lanarekin beste 3 gonbidatu plazaratu ditu: xarma eta umorea lantzen dituen Christophe Garcia franko quebectarra, mundu mailako lana sortu duen Hilde Köch donostiarra eta sormen gaitasun ikaragarria duen Eric Gauthier kanadarra.
Dantzaz Euskal Herriko dantza eszenikoan azken txinparta izan da, bere estiloa sortuz, Europako hainbat artista ezagunen lankidetzari esker.
Dantzaz, urtero, europar dantzari ugari biltzen dituen aukeraketa-proba batean aukeratzen ditu konpainia osatzen duten hamar dantzariak. 2008-2009 denboraldirako, bildutako 150 artisten artean aukeratutako jotzaileak, Frantzia, Katalunia, Euskal Herria eta Espainiatik datoz.