Zuzendaritza: Mireia Gabilondo Poesia: Joseba Sarrionandia Koreografia: Jon Maya Musika: Iñaki Salvador Irudiak: David Bernués Eszenografia: Fernando Bernués Dantzariak: Jon Maya, Alain Maya, Enero Gil, Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño y Nerea Vesga Kontaktua: ana@jpproducciones.com
Hnuy Illa poesian oinarritutako dantza ikuskizuna da. Joseba Sarrionaindiaren Hnuy illa nyha majah yahoo (Ondo zaindu beti, Yahho maitea) liburuan bildutako poemetan, hain justu. Bertso iradokitzaileak eta narratiboak; kantatzeko, errezitatzeko edota intuitzeko modukoak.
Tanttaka Teatroak eta Kukai Dantza Konpainiak 1937, por las sendas del recuerdo izeneko ikuskizunarekin ekin zioten lankidetzari. Estreinalditik bi urte igaro direnean, konpainiak ikuskizun horren emanaldiak eskaintzen ditu oraindik. Tanttakak eta Kukaik euren arteko elkarlanari jarraipena eman zioten Otehitzari Biraka ikuskizunarekin.