Kiko Pérez
Vigo 1982
Hiru sail hauetan, motibo geometrikoaren sinplifikazioa eta erritmo-aldakuntza formen
ikerketaren zati bat dira. Bere logika minimalaren logikaren alderantzikoa da, minimalak
formak sortu nahi baitzituen errealitatearen menpe egon gabe. Hemen, korronte formalistak
horrela nahi izango lukeen arren, formak ez dira autonomoak eta interesik gabekoak
(ezta ospatzekoak ere, pop-ak egin zuen moduan); hemen, kultura-formak dira,
eta eguneroko paisaian dauden bestelako kultura-formetatik abiatuz lortu dira (El Corte
Inglés-en logotipoa, backgammon-eko taula bat, etab.).
Prozesuan barrena, ekintzak mugatzen dira, eta, era horretan, forma aldeko argitasuna
lortu nahi da. Garajes lanean, ekintza asko daude: garajeko atea objektuaren argazkierregistroa
lehenik, irudi digitala gero, eta pintura-garapena azkenik. Super puestos lanean,
azkenaurreko ekintzan, behin betikoa ez den hautu bat egiten da konposizioak eskaintzen
dituen hainbat aukeraren artean. Horren ondorioz, espazioaren okupazio ekonomikoa lortzen
da, eta, hala, badirudi hankaz gora jartzen duela 70eko hamarkadako larrugorritzeko
joeraren leloa, zenbat eta gutxiago estali, orduan eta gehiago erakutsiko duzu zioen leloa.
Prozesu logiko eta zorrotz horretan, alde bat zabalik dago, gertakizun den horri irekita.
Azken unea da, irudiaren ekoizpenaren ondoko unea, eta une horretan formak bere
izaera kulturala sendotzen du (eta atseginez egiten du). Une horretan, espazio bat sortzen
da, eta hor formak, beste kultura-forma batzuekin batera, ustekabeko elementuak
sozializatzen ditu, hala nola, altzariak, bukatu gabeko horma bat, edo bertatik igarotzen
den jendea.
Kiko Pérez
Ikasketak
2004-08 - Arte Ederretan Lizentziatua , EHU/UPV, Leioa
2001-04 - Facultad de BB.AA. de Pontevedra. Universidad de Vigo
Tailerrak eta kurtsoak
2005 - Lupa eta Imana Pinturaren esperientziatik abiatutako arte praktikarako lantegia. Iñaki Imazek zuzenduta, Arteleku, Donostia-San Sebastián
2001 - Course in Life Drawing, St. Martins College, London
2001 - Course in Printmaking, Chelsea College, London
Azken partehartzeak
2008 - Rosa Parma & Kiko Pérez. Lmono, Bilbo
2008 - Elena Aitzkoa, Lorea Alfaro, Nadia Barkate, June Crespo, Kiko Pérez, Javi Soto. Galería CarrerasMugica, Bilbo
2008 - Copyzine. Damas kolektiboak komisariatua, Espacio Abisal, Bilbo
2007 - Txiripa. Leioako Campuseko erakustaretoa, Leioa
2007 - Arte Ederretako ikasleen erakusketa 2007. Sanz Enea Kultur Etxea, Zarautz
2007 - Ertibil Bizkaia 07. rekalde aretoa, Bilbo
2007 - Getxoarte 2007. (Nadia Barkate-rekin aurkeztutako proiektua) Getxo
2006 - Urbanitas. Museo MARCO, Vigo
2006 - GetxoArte 2006. Getxo.
2005 - Lupa eta imana. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2005 - Caldarte. Caldas de Reis, Pontevedra
2004 - + que Nada. Café Bizarre, Vigo
2004 - 2Stepsback. www.2stepsback.com
2003 - Expomicción. Facultad de Bellas Artes de Pontevedra, Pontevedra