Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gure Artea '08

Nadia Barkate

Bilbo / Bilbao 1980

Sin título, 2006 - Paniks taldearen Panik Piknik diskoaren azalerako marrazkia. Errotuladorea paperaren gainean

Necesito me hipnoticen izeneko lana rekalde aretoko erakusketan dago. Bertan, aldizkarietako, telebistako edo Youtube-n jasotako irudiak oinarritzat hartuz egindako marrazkiak agertzen dira. Txinako tintaz eta trazu azkarrez egindako irudi hauek bi sail osatzen dituzte; sail batean, lauoinka doazen zaldiak agertzen dira, eta, bestean, kantariak. Bi sailak ekintza ideiaren muturreko adierazpen estereotipatuak dira: ihesaldia helbururik ez duen eta bere buruaz jabeturik ez dagoen ekintza bati dagokio, rock kontzertua taldeko esperientzia bat sortzeko xedea duen ekintza bati dagokio.

Tim Buckley bere baitan bildurik, Freddy Mercury ikusle mordoaren aurrean, erotutako zaldi batzuk. Marrazki guztiek eskaintzen dizkigute banakako nortasunaren zentzua galtzeko prozesu beraren ikuspegiak, trantzearen haluzinazioaren eta masaren kontzientzia ezaren artean. Era berean, marraztea bera erabiltzen dute ekintza performatibo bezala. Marrazteko kantatzeko bezala, gorputza (eskua, arnas aparatua) transmisio-bide bilakatu behar da, pantaila bat izan behar du, eta nahiak eta nahiaren erlaxazioak pantaila horren barrena igaro behar dute (Artaud). Hala, bada, performance- a behin-behineko oreka lortzen du, egitearen kontzientziaren eta egite horretaz ez jabetzearen artean. Hemen, behin-behinekotasun horri aurre egiteko, gogaitu arte baliatzen dira ekintzaren ikurrak eta keinuak, asetze atsegina eta barregarria lortu arte: estereotipo kitsch-ak, marrazkiaren keinuak, izenburu irrigarria.

Neoentiendo, 2006 - Maha taldearen lehenengo diskoaren azalerako marrazkia. Errotuladorea paperaren gainean
Zaintzen zaitut, akunatzen zaitut..., 2008 - 2 marrazki. Tinta txinatarra Superalfa paperaren gainean
Zaintzen zaitut, akunatzen zaitut..., 2008 - 2 marrazki. Tinta txinatarra Superalfa paperaren gainean
Zaintzen zaitut, akunatzen zaitut..., 2008 - 2 marrazki. Tinta txinatarra Superalfa paperaren gainean
Zaintzen zaitut, akunatzen zaitut..., 2008 - 2 marrazki. Tinta txinatarra Superalfa paperaren gainean
Nadia Barkate

Ikasketak
2008 - Arte Ederretako Fakultatea, EHU/UPV, Leioa

Tailerrak eta kurtsoak
2007 - Gabinete de ayuda psicológica. Taller con Miroslaw Balka. Fundación Marcelino Botín, Santander
2007 - Periferiak07. Edizio berezia. San Frantzisko auzo-etxea / rekalde aretoa, Bilbo
2005 - El guión en el cine de David Lynch. Artebi, Bilbo

Bakarkako erakusketak
2006 - Skolastika, Bilbo
2006 - ANTI-liburudenda, Bilbo

Talde erakusketak
2008 - Ganorabakoak. UPV-EHU-ko erakustaretoa, Leioa
2008 - Elena Aitzkoa, Lorea Alfaro, Nadia Barkate, June Crespo, Kiko Pérez, Javi Soto. Galería CarrerasMugica, Bilbo
2008 - Copyzine. Damas kolektiboak komisariatua, Espacio Abisal, Bilbo
2007 - Getxoarte 2007. (Kiko Pérez-ekin sortutako proiektua) Getxo
2007 - VIII. Estella-Lizarra Hiria Pintura Biurtekoa. Gustavo de Maeztu Museoa, Lizarra
2007 - Ertibil Bizkaia 07. rekalde aretoa, Bilbo
2007 - XX. Ikus-entzunezko erakusketa. BBVA-ko erakustaretoa, Bilbo
2007 - Zinebiclub. Laburmetraien erakustaldia, Zinebi 2007, Bilbo
2007 - Arte Ederretako ikasleak 2007. Sanz Enea Kultur Etxea, Zarautz
2007 - Laburmetrai eta bideo-artearen astea. Zazpi buru ta erdi galeria, Bilbo
2007 - 24F. Bideo erakustaldia, Amatau tv, Bilbao
2007 - Casi sagrado. (con June Crespo-rekin) Egia Kultur Etxea, Donostia
2006 - VideoMEMatak. Itziar Markiegik antolatua, MEM 06, Bilbo
2006 - Yo verano, tú veranito. Lmono, Bilbo
2006 - Top ten. Windsor Kulturgintza, Bilbo
1999 - Minimorcillas. Minimor, Bilbo

Diseinua eta artwork
2008 - Panik PiKniK. Paniks taldearen diskoaren diseinua eta marrazkiak
2003-05 - Diseinua eta marrazkiak Le Noise musika taldearentzat

Bideoak
2008 - this is a song. MAHA taldearen bideo-klipa
2008 - Baile del karramarro. Paniks taldearen animaziozko bideo-klipa (con Marion Cruza & Eider Gutiérrez-ekin)
2007 - La caja no es tonta (con Eider Gutiérrez-ekin)
2007 - Heart of the sunrise
2006 - Welcome to Arrankudiaga

Sariak eta bekak
2008 - Bizkaiko Foru Aldundiko arte-sormenerako beka