Iñaki Imaz
Donostia / San Sebastián 1965
Prozesuari ekin ahal izateko, aitzakia bat eduki behar da, norberak baldintza batzuk
jarri behar dizkio bere buruari. Baldintza horien ondorioz, egitura sortuko da. Esate
baterako, motibo baten errepikapena, modu lauso batean aurpegi bat gogora ekartzen
digun forma sintetiko bat. Azken emaitza markoan sartutako erretratu batzuk dira;
oso duinak ez diren erretratu batzuk. Bi erretratuk irudi berbera erakusten dute. Beste
irudi batek ez du irudi bera azaltzen, baina jasotzen duena antzekoa da. Laugarren
irudia hiru laurdenekoa da, eta multzoaren norabidea eta serialitatea pixka bat hondatzen
ditu. Haren izena Cobarde (koldarra) da.
Erretratu guztiek galdera egiten diete hala pintatzen duen subjektuari nola
koadroari begira dagoen pertsonari. Ellos (Haiek) serieak zerikusia dauka aurreko
beste lan batzuekin, barnekotasun (norberarena, nia) eta kanpokotasun (bestea)
ideiak aztertzen dituelako. Artistaren lanean, euskarria ez da ezustean aukeratu. Pintura-
jardutearen inguruan, topikoei lotuta dagoen mitologia oso bat eratu da (prozesu
askatzailea dela, nor bere baitan biltzen dela barneratzeko prozesua dela); eta,
neurri batean, mitologia horren ondorioz, unibertso artistikoak halako jarrera amoreemailea
du euskarriarekiko. Serie honetan eta beste batzuetan, pintura-arloak aukera
ematen du arteak jardute subjektibo gisa dituen mugak azaltzeko. Gauza guztiei zentzuen
nolabaiteko ilusioa eman ahal izateko, barruan eta kanpoan kokatu beharra
dago, pinturaren mitoak (bestalde, pinturaren osagaiak ere badirenak) zalantzan jarri
behar dira eta amore eman behar da haien aurrean.
Iñaki Imaz
Ikasketak
1988 - Arte Ederretan Lizentziatua, EHU/UPV, Leioa
Bakarkako erakusketak
2007 - Lo Mío. Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa, Bilbo
2004 - Montaña. Egia Kultur Etxea, Donostia
Talde erakusketak
2003-04 - No te separes de Nosotros. Arteleku, Donostia-San Sebastián / Centro Cultural Conde-Duque, Madrid / Centro Cultural Recoleta, Buenos Aires
Esperientzi pedagogikoa
Pintura irakaslea EHU/UPV-ko Arte Ederretako Fakultatean 1993tik gaur egun arte
2005 - Lupa eta Imana. Pinturaren esperientziatik abiatutako arte praktikarako lantegiaren koordinazioa eta zuzendaritza