Maider López
Donostia / San Sebastián 1975
Erakusketaren espazioak mugatzen duenaren aurrean, kaleek eta plazek aukera ematen
dute gizakiak, ikurra, objektuak, erabilerak eta mugimenduak ibil eta metatu daitezen.
Espazio publikoan esku hartzean, esku-hartze hori aldez aurreko metatze horretan
txertatuko da, oharkabean joango da, ezusteko erabilerak eta loturak sortuko ditu.
Football Field lanean, guztiok ezagutu dezakegun aretoko futbol-zelai bat azaltzen
da, hiri musulman bateko plaza baten erdian bertatik igarotzen diren oinezkoek daramatzaten
jantzien bidez eta bertako hirigintzak dituen bereizgarrien bidez antzeman
dezakegunez. Bideo batek egunean zehar plazan gertatzen den guztia grabatzen du.
Era berean, plazan sortzen diren elkarketak jasotzen ditu, esate baterako, kongruentzia
handirik gabe plano eta altxaera gainjartzean sortzen den harreman eskultorikoa:
futbol-zelaiaren simetria ortogonalak hirigintza islamiarraren izaera organikoa nabarmentzen
du, erritmikoki sartzen eta ateratzen diren hormek eratzen duten perimetro
itxiarekin. Goitik, plaza inguratzen duten hormek kubo huts bat osatzen dute, makla
itxuraz etendako kubo bat.
Bien bitartean, eguneroko bizitzak aurrera jarraitzen du plazan: emakumeen solasaldiak,
eserlekuetan daudela; haurren jolasak, trazaduraren norabideari jarraituz
edo hura hautsiz; argitasuna, egunak aurrera egin ahala aldatuz doana; gizonezkoen
joan-etorriak, otoitz egitera doazela eta handik datozela; ateak eta eserlekuak, lekuz
aldatuta
Maider López
Ikasketak
1998 - Arte Ederretan Lizentziatua, Leioa
1998-99 - MA in Fine Arts, Chelsea College of Art and Design, London
2000 - Doktorutzako kurtsoak arkitektura arloan. EHU/UPV, Leioa
Bakarkako erakusketak
2007 - Crossing. Galería Distrito 4, Madrid
2007 - Project Room. Arco 2007, Madrid
2006 - Columnas. Caixa Fórum, Barcelona
2006 - Playa. Galería Distrito 4, Madrid
2005 - Proyecto Coches. Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
2003 - Proyecto de fachada. La Casa Encendida, Madrid
2003 - Galería Max Estrella, Madrid
Talde erakusketak
2008 - El Medio es el Museo, Museo Marco, Vigo
2008 - Erabili aurretik, astindu. Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
2007 - Chacun à Son Goût. Guggenheim-Bilbao Museoa, Bilbo
2007 - Lab Project, Sharjah Contemporary Arab Art Museum, Sharjah (Arab Emirates)
2007 - Wrong time Wrong Place. TENT. Centrum Beeldende Kunst, Rotterdam
2006 - Estudio Abierto. Correos Central, Buenos Aires
2006 - O.k. Center for Contemporary Art. Biennale Cuvée. Linz (Austria)
2006 - Naturaleza Artificial. Arte español y naturaleza. 1968-2000. Museo Esteban Vicente, Segovia
2005 - The experience of art. 51 Biennale di Venecia. Italian Pavilion, Venecia
2004 - Madrid Abierto, Madrid
2004 - ISCP Open Studio, New York
2003 - Indisciplinados. Museo Marco, Vigo
2003 - Mientrastanto. Conde Duque, Madrid
2003 - Urbietorbi. PHotoEspaña en la calle, Madrid
2001 - Artforum. Galería DV, Berlín
2001 - 9 aulas en una academia. Doméstico01, Madrid
2000 - El espacio como proyecto. Bienal de Pontevedra, Pontevedra
Proiektuak
2007 - Dunafelfedes. Budapest (15/09/07)
2007 - 366 sillas. La Noche en Blanco, Madrid (22/09/07)
2007 - AdosAdos. Guggenheim-Bilbao Museoa, Bilbo (07/10/07)
2005 - Playa. Zumaia (28/08/05)
2005 - Ataskoa. Intza (18/09/05)
Sariak eta bekak
2007 - Premio ABC de Pintura y Fotografía. 1er Premio
2006 - Purificación García. Concurso fotografía. 2º Premio
2006 - Beca Hangar-CBK-Duende, Rotterdam
2006 - Beca de la Colección CAM de Artes Plásticas
2003 - Beca Injuve. ISCP, New York
2002 - Generación 2002. Beca Caja Madrid
2001 - Juan de Otaola y Pérez de Saracho beka, Basauri
1999 - Gipuzkoako Foru Aldundiko Arte Ederretako Beka
1999 - Gipuzkoako Ikusarteetako Artista Berrien 2. saria
1998 - Beca de artes Plásticas de la Fundación Botín