Inazio Escudero
Bilbo / Bilbao 1972
Jardute performatiboan, bideoak izan duen ohiko betekizuna erregistroa izan da. Anplia
lana performance-a da, baina bideoa ere bada. Zaila da lan hontan gertatzen dena azaltzea.
Honela deskriba dezakegu performance-a: artistak mikrofonoen, gitarren, anplifikadoreen
eta bateria baten artetik mugitzen du kamera. Gero, grabatutakoa proiektatzen
du. Bideoak aukera ematen du deskribapen bat baino gehiago egiteko. Lehenengo deskribapena
hauxe izango litzateke: aurreko performance-aren emaitza, betiere, aurreko
horretara joan izan balitz. Bideoa ikusiz, berehala ulertuko dugu performance-a bideoa
grabatu den lekua dela, eta, era berean, edizioa egin den lekua ere badela. Rec edo pause
aginduek erabakitzen baitute zein une grabatu eta zer utzi alde batera.
Bigarren deskribapena hauxe izango litzateke: objektuen iraultza; audioa ekoizteko
eta erreproduzitzeko hainbat gailuk horien artean, kamera batek sortu duten eta
mugitzen den ikus eta entzunezko paisaia. Kamera mugimendu bortitz eta urduriak
eginez oldarka sartzen denean, soinu bat eratzen du, eta horrek eskultura-espazioa sorrarazten
du: talkak, anplifikazioak, akoplatzeak eta interferentziak daude.
Anplia lanean, bideoak ez du azaltzen performance-a zer den. Performance-ak ere ez
du bideoa azaltzen. Gauza bera dira, baina bakoitza espazio-denborazko plano kausal
desberdinetan existitzen da. Gauza bera beste bat balitz bezala bereizten eta arrozten da,
eta, hain zuzen, hortxe dago lanak eskaintzen duen esperientziaren indarra.
*Azkenean, etenune bat dago. Ezin da kontatu.
Inazio Escudero
Ikasketak
1995 - Arte Ederretan Lizentziatua (ikusentzunezko espezialitatea), EHU/UPV, Leioa
1998 - Máster en Artes Digitales, IUA. Universitat Pompeu Fabra, Barcelona
Tailerrak
2007 - Collapsible Fictions. Jörgen Leth. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2003 - IxI Software Audio LAB. Musika egiteko software sormen tailerra. Arteleku, Donostia-San Sebastián
1996 - Schule und Museum für Gestaltung, Zürich
1997 - Txomin Badiola & Angel Bados-ek zuzendutako tailerra. Arteleku, Donostia-San Sebastián
Bakarkako erakusketak
2005 - Date. Bilbaoarte erakustaretoa, Bilbo
2004 - Le Gilles NI Le Gilles. ADN Galería, Barcelona
2002 - NI. Galerie du Triangle, Bordeaux
1999 - Muñonmental valley. Espacio Abisal, Bilbo
Talde erakusketak, proiekzioak eta performanceak
2006 - Trials Balloons. MUSAC, León
2006 - Loop 2006. Hotel Pulitzer, Barcelona
2006 - Arto Artian Aurkezpen festa. Bonberenea, Tolosa
2006 - Soinu interbentzioa (Enrike Hurtadok diseinatutako Slicer softwarea erabilita). rekalde aretoa, Bilbao.
2005 - Desvelar lo invisible. Videocreación contemporánea. Sala Alcalá 31, Madrid
2005 - Zinebi (Bideo-sormenaren erakustaldia), Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilbo
2005 - XXVI. Encontre Internacional de compositors. Fundación A.C.A/ Casal Solleric, Palma de Mallorca
2004 - Glocal. Galería Moisés Pérez de Albéniz, Iruña
2004 - Bekadunen Ate Irekien Jardunaldiak. Bilbaoarte, Bilbo
2004 - Gure Artea MMIV. Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz
2004 - Abierto en canal. Carlos II erakustaretoa, UPNA, Iruña
2004 - Ertibil Bizkaia 04. rekalde aretoa, Bilbo
2004 - DFOTO. Galería Moisés Pérez de Albéniz, Kursaal, Donostia-San Sebastián
2003 - Arco 2003. Galería Moisés Pérez de Albéniz, Madrid
2003 - preMEM (performance) La Hacería, Bilbo
2003 - Ertibil Bizkaia 03. rekalde aretoa, Bilbo
2003 - Urbietorbi. PHotoEspaña en la calle, Madrid
2003 - En sus 13. ADN Galería, Barcelona
2003 - Setentas 70s. Galería Moisés Pérez de Albéniz, Iruña
2003 - MEM Musicaexmachina festibala. (performance) Arrebato, Bilbo
2002 - Límits de la percepció. Fundació Miró, Barcelona
2002 - Gure Artea 2002. rekalde aretoa, Bilbo
2002 - Intervenciones TV, Gasteizko Bideo Jaialdia, Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz
2002 - Remix Txomin Badiola para Malas formas. MACBA, Barcelona / Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilbo
2001 - Superkongresua. D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak), Egia Kultur Etxea, Donostia-San Sebastián
2001 - Gasteizko Bideo Jaialdia, Vitoria-Gasteiz
2001 - Gaur, Hemen, Orain. Bilboko Arte Ederretako Museoa, Bilbo
2001 - Front Line Compilation. D.A.E. (Donostiako Arte Ekinbideak) Donostia- San Sebastián
1999 - Hipertronix. Espai dart contemporani dCastelló, Castelló
1998 - Ángel Bados eta Txomin Badiolak zuzendutako tailerraren ondoren egindako erakusketa. Arteleku, Donostia-San Sebastián / Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz
1997 - En construcció. Centro d´Art Santa Mónica, Barcelona
1997 - Arte Español para Fin de siglo. Sala Atarazanas, Valencia
1997 - Festival Con tacto mestizo. Itinerante (Fundación Ludwig La Habana / Museo BB.AA. de Bogotá / )
1996 - Arte Español para fin de siglo. Centro cultural Tecla Sala. Hospitalet
1995 - El país de los tuertos. MNCARS, Madrid
Sariak eta bekak
2004 - Egotaldi programaren bekaduna. Bilbaoarte, Bilbo
1998 - Arte-sormenerako laguntza. Bizkaiko Foru Aldundia
1998 - Lekeitioko XXI Euskal zinema eta Bideo Bilera Sormenezko bideo profesionala 2.saria
1997 - Ikusentzunezko-sormenerako laguntza. Bizkaiko Foru Aldundia