Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gure Artea '08

Manu Uranga

Zumaia 1980

Hera Piadosa, 2007 - Bideoaren still-ak

(Dennis Cooper-ek gazteen idoloa den Thomas-en esaldi honekin ematen dio hasiera Teen Idol poemari: Maitasuna neurriz kanpo baloratuta dago. Eta idazleak honela erantzuten dio: Ume mimatu alu hori.)

Lan honen helburua da saiakera bat egitea irudikapenaren ideiaren inguruan, hasteko bi material erabiliz: bikoteen jolasen grabazio pribatuak eta eszena pornoak. Porno-industriaren oinarria irudi eta genero funtzionalen kontsumoa da, eta, bertan, sexuko keinu mekanikoek adierazten dute denboraren garapena. Aztergaia maitasuna da, gai nagusia; eta sexua ere badago tartean, ez dagoen osagai banandu gisa.

Egitura bera, bikote-egoera bera errepikatzen da bost kapitulutan. Eszenatokia, testuingurua eta elkarrizketa aldatzen dira, baina, hala ere, bikote bera izan liteke. Sailean datozen eszena hauetan, aktoreek bideo-kamera bati eusten diote. Irudia lortzeko aukera ematen duen gailua jolas erotikoaren zati bat da. Eszena pribatuak jaso dira logeletan, bainugeletan eta leku publikoetan. Era berean, bi kapitulutan, pertsonaien gurutzatze bat ere bada; horrek, berez, ez du loturarik sortzen kontaketan, baina agerian jartzen dizkigu binakako beste harreman batzuk, eta gizonezkoaren begirada erakusten digu objektiboaren atzetik. Elkarrizketak behartuak eta ilunak dira, eta ez dute erakusten narrazio-garapenik; eszenako bikotearen mugimendu ziklikoaz ia mekanikoaz haratago, ez da ezer sumatzen: gorputzen hurbiltasuna, esaldien eta begiraden trukea, sexua.

Hera Piadosa, 2007 - Bideoaren still-ak
Hera Piadosa, 2007 - Bideoaren still-ak
Hera Piadosa, 2007 - Bideoaren still-ak
Hera Piadosa, 2007 - Bideoaren still-ak
Manu Uranga

Ikasketak:
2004 - Arte Ederretan Lizentziatua, Leioa
2002 - Erasmus, Accademia di Belle Arti di Venecia, Venecia

Tailerrak:
2007 - Collapsible Fictions. Jörgen Leth. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2007 - Closing Time-Bilbao. Iñigo Cabo-k zuzendua, Bilboarte, Bilbo
2007 - Dokumentala eta fikzioa. Victor Erice. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2005 - We Rule The School. Peio Aguirrek eta Leire Vergarak koordinatutako tailerra, Arteleku, Donostia-San Sebastián
2005 - Lupa eta Imana. Pinturaren esperientziatik abiatutako arte praktikarako lantegia. Iñaki Imazek zuzendua, Arteleku, Donostia-San Sebastián
2004 - Superkongresua/Talkanpada. Funky Projects, Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz
2003 - Un minuto de silencio. Taller de Jon Mikel Euba. Centro Párraga, Murcia

Bakarkako erakusketak: 2004 - Anfiteatro de las cañadas. Liquidación Total, Madrid
2004 - Uintxe nauk babo pastela. Egia Kultur Etxea, Donostia-San Sebastián eta Ordizia
2003 - A cada lágrima responde una sonrisa, Zumaia

Talde erakusketak: 2008 - Hera Piadosa. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2008 - 37th International Film Festival Rotterdam. Rotterdam
2008 - Komende Fabrikaat, Artis Den Bosch, s-Hertogenbosh (Holland)
2008 - 54th Oberhausen International Short Film Festival. Oberhausen (Germany)
2007 - Hera Piadosa. Zabala-Zabalik, Bilbo
2006 - Mica (Museu Miquel Casablancas), Barcelona
2005 - XLI. Gipuzkoako Ikusarteetako Artista Berrien 1. saria, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia-San Sebastián
2005 - Lupa eta Imana, Arteleku, Donostia-San Sebastián
2005 - Bekadunen Ate Irekien Jardunaldiak. Bilbaoarte, Bilbo
2004 - Entornos Próximos. Artium Museoa, Vitoria-Gasteiz
2004 - XVI. Ikus-entzunezko erakusketa, BBVA-ko erakustaretoa, Bilbo
2003 - Getxoarte 2003. Getxo
2002 - Somos Bellos Hasta dar Asco, Alimentarte (Arte come cibo per la mente). Venecia
2001 - VII. UPV/EHU. Ondare artististikoa. Leioa

Sariak eta bekak
2006 - Arte-sormenerako laguntza. Eusko Jaurlaritza
2005 - Gipuzkoako Ikusarteetako Artista Berrien saria. Gipuzkoako Foru Aldundia
2005 - Arte-sormenerako laguntza. Gipuzkoako Foru Aldundia-Arteleku
2005 - Egotaldi programaren bekaduna. Bilbaoarte, Bilbo.
2003 - I. Ordiziako Arte plastikoen Sariak. Ordizia