Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gure Artea '08

Lorea Alfaro

Lizarra / Estella 1982

Pegada, 2006 - 6 inprimatze plotter gainean

Pegada lanean, egileak zalantzarik gabe ahaztuta geratuko liratekeen hainbat argazki berreskuratzen eta berrerabiltzen ditu. Jaiegunetako eszenen eta paisaien argazkiak handiagotzen ditu, eta elkarren ondoan ezartzen ditu paper gainean; era horretan, lehen objektuak zirenak irudi bilakatzen dira. Argazkiak artistaren katalogo pertsonalekoak dira, baina, hori alde batera utzita, ez dago haien artean bestelako erlaziorik, nahiz eta familia edo lagunarteko nolabaiteko kutsua izan. Ustekabez lortutako formazko analogien ondorioa da antzekotasun hori: burukoa duen eta paisaiari begira dagoen irudiak duen keinua ondoko beste konposizio batean erabili du berriro, antzeko testura eta kolorea dituzten orbanak hainbat iruditan azaltzen dira, taldekatutako irudien hainbat ikuspegi ustekabean elkartzen dira, irudi batetik bestera jauzi egiten duen beso bat agertzen da baina segida horrek ez du narraziorik edo logika kausalik. Zatikatutako metatze horretatik esaldi poetiko baten antza duen egitura bat ateratzen da; eta, hor, elementu desberdinak zentzumenezko unitate berean antolatzean, zirrara sentikor bat sortzen da.

Betiko ohiturari jarraiki () argazki batzuk atera zituen, haietako batzuetan elurra bezain zuria zen iztukuko arrosak agertzen ziren, sabaia inguratzen zuen lore-frisoan jarrita (). 141. orrialdea. W.G. Sebald, Austerlitz, Penguin Books, London, 2002.

Pegada, 2006 - 6 inprimatze plotter gainean
Pegada, 2006 - 6 inprimatze plotter gainean
Pegada, 2006 - 6 inprimatze plotter gainean
Lorea Alfaro

Ikasketak
2005 - Arte Ederretan Lizentziatua, Leioa.
2003-04 - Erasmus. Athens School of Fine Arts, Athens

Tailerrak
Lupa eta Imana Pinturaren esperientziatik abiatutako arte praktikarako lantegia. Iñaki Imazek zuzenduta, Donostia-San Sebastián

Bakarkako erakusketak
2008 - Sudar. Gustavo de Maeztu Museoko Atrioa, Lizarra.

Talde erakusketak
2008 - Elena Aitzkoa, Lorea Alfaro, Nadia Barkate, June Crespo, Kiko Pérez, Javi Soto. Galería CarrerasMugica, Bilbo
2008 - Iruña eta Artista Gazteak, sarituak 06. Ciudadela, Iruña.
2007 - Getxoarte 2007. Getxo
2007 - Ertibil Bizkaia 07. rekalde aretoa, Bilbo
2007 - Asado monstruoso. Recetario. Jornadas sobre arte y comida. Carlos II erakustaretoa, UPNA, Iruña
2007 - Art Fermín 07. Reciclarte, Iruña
2007 - Encuentros 2007. Seleccionados. Reciclarte. Iruña
2007 - Correspondencias. Exposición virtual. http://salaspiral.com.
2006 - Sísif@s. EHU/UPV-ko erakustaretoa, Leioa. www.ehu.es/sisifos
2006 - Loreak dio. Colaboración en formato de vídeo para la página web www.lavidak.org
2006 - Iruña eta Artista Gazteak. Ciudadela, Iruña.
2005 - Erasmus 04. Sala Araba / Leioako erakustaretoa / Barakaldo
2005 - Lupa eta Imana. Arteleku, Donostia-San Sebastián
2005 - Artistas navarras. Civican (Centro Cultural y de Ocio de Caja Navarra), Iruña.
2004 - Iruña eta Artista Gazteak. Ciudadela, Iruña.
2003 - Iruña eta Artista Gazteak. Ciudadela, Iruña

Sariak eta bekak
2008 - Nafarroako Gobernuko ikusizko arte-sormenerako laguntza.
2007 - Ertibil-Bizkaia 07, 1. saria.
2006 - Iruña eta Artista Gazteak, 1. saria.
2003 - Iruña eta Artista Gazteak, 3. saria