Atoma
Ion Arregi, Donostia / San Sebastián 1982
Aitor Bengoetxea, Azpeitia 1981
Martín Ferrán, Donostia / San Sebastián 1981
Su hitzak ekintza bat adierazten du, zenbait substantziaren errekuntza lortzeko dagoen
prozesu kimikoa. Ke hitzak airean esekita eta hegazkorra den errealitate fisiko
bat adierazten du, aurreko gertakariaren ondorioa, hondakina eta ebidentzia den
errealitate bat.
Kearen gaineko proiektua talde-laneko prozesu eta azterketa gisa aurkezten da;
eta, bertan, bakoitzak bere ekarpena egiten du, bere lan egiteko modua azalduz. Prozesu
hori garatzean, artxiboko materiala sortu da. Era berean, prozesuak beste hainbat
formalizazio ekarri ditu: kez beteriko eraikin bateko aretoen espazioaz jabetuz, esperientzia
fenomenologiko bat bultzatzeko xede duten ekintzak; gaiaren irudikatze formala
egitea, argazkilari bati eskaturiko estudioko erretratu baten bidez; bideo dokumental
baten hurbiltze soziologikoa, aspalditik erabili gabeko karobi batzuk piztuz egiten
den urteroko festa grabatu bitartean; suhiltzaileen prestakuntzako eskuliburuetan landutako
sistemen irudikatze eskultorikoak eta grafikoak, suaren jokabidea prozesu gisa
azaltzeko eginak.
Azterketaren gaia errealitate fisiko bat da, eta errealitate horren inguruan aurrez
eraikitako imaginario oso bat dago. Azkenik, azterketaren gai horixe da talde-laneko
prozesua garatzeko erabiltzen den aitzakia, aztertzeko sistema bat abian jartzeko asmoz.
Azterketa horren ondorioa ez da sintesi bat; izan ere, ondorioak emaitzen zatikatze
bat izan behar du nahitaez.
Ion Arregi
Ikasketak
2000-05 - Arte Ederretan Lizentziatua, EHU/UPV, Leioa
2002-03 - Erasmus. National Academy of Art, Sofia
Bakarkako erakusketak
2007 - Kea. Arteleku, Donostia-San Sebastián
Talde erakusketak
2008 - Aptitud para las armas. Sala Amadis. Madrid.
2007 - Muestra de Artes Visuales 2007. Injuve, Círculo de Bellas Artes, Madrid
2007 - XLII. Gipuzkoako Ikusarteetako Artista Berriak, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia-San Sebastián
2006 - Proyecto Kea. Atoma taldea. AVAM (Artistas Visuales Asociados de Madrid) de Madrid procesos
Sariak eta bekak
2008 - Arte e investigación. Montehermoso 08 Beka. Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz
2007 - XLII. Gipuzkoako Ikusarteetako Artista Berrien 1. saria, Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia-San Sebastián
2007 - Estancias 2007. Injuve, Centro Eurolatinoamericano de Juventud (CEULAJ), Mollina
2005-06 - Gipuzkoako Foru Aldundiko sormenerako beka Elminius modestus proiektua garatzeko
Bestelakoak
Ibon Aranberri-ren kolaboratzailea Whenever It Starts It Is The Right Time erakusketan. Frankfurter Kunstverein, Frankfurt
Aitor Bengoetxea
Ikasketak
1999-04 - Arte Ederretan Lizentziatua, Leioa.
2003 - Erasmus. Technological Educational Institute Athens, Athens
Bakarkako erakusketak
2007 - Kea. Arteleku, Donostia-San Sebastián
Bestelakoak
2005-08 - Arteleku TV proiektuko arduraduna.
2005-08 - Ibon Aranberri-ren kolaboratzailea (Ir. Tnº513) zuloa, Dam Dream, Mar del Pirineo, Whenever It Starts It Is The Right Time proiektuetan.
2006 - Proyecto Kea. Atoma taldea. AVAM (Artistas Visuales Asociados de Madrid) de Madrid procesos
Marín Ferrán
Ikasketak
2008 - EHU/UPV Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Donostia / San Sebastián
2006-07 - Erasmus. University of Potsdam, Potsdam
Bakarkako erakusketak
2007 - Kea. Arteleku, Donostia-San Sebastián
Bestelakoak
2006 - Proyecto Kea. Atoma taldea. AVAM (Artistas Visuales Asociados de Madrid) de Madrid procesos
2005-06 - Ibon Aranberri-ren kolaboratzailea Mar del Pirineo erakusketan. 2005_ Ion Arregi-ren kolaboratzailea Elminius modestus proiektuan