Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Epaimahia:

José Fernández de la Sota, epaimahaiburua.
Luisa Etxenike, epaimahaikidea.
Marifeli Maizcurrena,epaimahaikidea.
Félix Romeo, epaimahaikidea.
Román Berriozabal, epaimahaiko idazkari.

Epaimahiaren erabakia:

Aurkeztutako liburu guztien kalitateaz eta literatura-dimensioaz luze-zabal hitz egin, eztabaidatu eta iritzi trukaketari ekin ondoren, epaimahai honek hau erabaki du:

1999. urteko “Euskadi Literatura Saria”, gaztelaniazko literaturari dagokiona, Bernardo Atxaga jaunak idatzi eta Siruela argitaletxeak “Lista de locos y otros alfabetos” izenburuarekin argitara emandako liburuari ematea.

Liburu horrek badu, epaimahai honen iritziz, nahikoa meritu esandako saria eskuratzeko. Horien artean honako hauek lirateke azpimarragarrien:

Bernardo Atxagak idatzi eta Siruelak argitaratutako liburua, epaimahaien iritziz, tradizioa eta modernitatea uztartzeko gaitasunagatik eta literaturzaletasuna zabaltzeagatik gailentzen da eta bere horretan agerian uzten du, bide batez, hizkuntza literarioa bat eta bakarra dela