Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakaskuntzan eta kazetaritzan aritu zen hainbat urtez.
1970.urtean argitaratu zuen lehen liburua: "Hunik arrats artean", ipuin bilduma. Harrezkero, nobelaz eta ipuin bildumaz gainera, artikulugintza, saiakera eta haur eta gazte literatura landu ditu. Bereak dira, besteak beste: "Goiko kale" (1973); "Aise eman zenidan eskua" (1979); "Hamaseigarrenean, aidanez" (1983); "Carla" (1989); "Kapitain Frakasa" (1991); eta "Otto Pette" narrazio liburuak. Sail honetan, "Piztiaren izena" (1995),"Azkenaz beste eta Letrak kalekantoitik" (1996) argitaratu ditu.