Pablo González de Langarika
Pablo González de Langarika Bilbon jaio zen 1947ko otsailaren 9an. "Poetas por su pueblo" taldeko kidea da eta 1981. urtetik "Zurgai" aldizkariaren zuzendaria, hain zuzen ere talde horrek berak argitaratzen duena. Argitalpen desberdinetan kolaboratzaile lanean aritu da: "Bahía", "Pamiela", "Malku", "Arbola", etab. Indianako (EEBB) "The Journal of Basque Estudies" aldizkariak poeta honen erakusgarri antologiko bat bildu zuen bere orrialdeetan. Hiru liburu argitaratu ditu: "Canto terrenal" (Bahía Saria, 1975), "Contra el río de las sombras" (Egilearen arg., 1976) eta "Del corazón y otras ruinas" (Alonso de Ercilla Saria, 1985). Argitaratu gabe daude bere bi libururekin, "De ríos, tardes, musgos, arrecifes..." eta Los ónices de Onan, "Nacional de Yecla, 1984" Saria eta "II Certamen de Poesía Erótica" Saria lortu zituen hurrenez hurren, "La Galleta del Norte" literatur tailerretan.