Juan Luis San José Alcubilla
Juan Luis San José Alcubilla 1960an jaio zen Bilbon. 1985ean Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Hurrengo urtean finalista izan zen "Café Iruña" Literatur Sariaren bosgarren sarian, "Huevo de doble yema" izenburua duen bere nobelarekin.
"Knokke le Zoute" bere lehenengo antzerti-lanak akzesita lortu zuen Eusko Jaurlaritzak emandako "Francisco de Avellaneda" sarian.
Gaur egun Gasteizen bizi da.