Zorpena jenerala. Laburpena
Luis Berizbeitia (Abadiño, 1963) liburu honen bitartez iristen da lehen aldiz euskal irakurlegoaren eskuetara. Euskal filologo ikasketaz, itzultzaile lanbidez eta literaturzale izatez, Durangaldeko "Txistu, Tanbolin" aldiskarian eman ditu argitara bere lehen lanak. Bilduma honetako poemak han argitaraturikoen segidatzat, edo umaldi berekotzat, dauka, eta ez ditu ere beti baitezpada haiek bezainbat ederresten. Presentean itzulpen lan zenbait ari da burutzen.