Udazkenaren balkoitik. Laburpena
Bere azken nobela honi buruzko prozesuaz eta, hara zer dioen:
"Gure belaunaldiko jende askok hamaika ekaitz jasan behar izan du bere barnean. Izan ere, umeak ginenean Ollarango giroa estu-estua zen, eskola(=makila), eliza (=moralkeria) eta politika (=Franco), hiru murraila horiek hesitzen bait zuten gure eguneroko arnasa. Haziz joan ginen neurrian, ordea, murrailon bestaldean zeuden beste mundu batzuen berri izan genuen, ustez arnasgarriagoak. Horren ondorioz batzuek murraila horiek hautsi nahi izan zituzten, beste batzuek pertika hartu eta gainetik salto…gure inguruan, gure gorputz eta arimetan ekaitzak elkarren ondotik sortzen ziren/genituen bitartean. Guk bizitako giro horrek eraginda eta mundu horiek nola edo hala azaldu nahiz, nobela bat egitea bururatu zitzaidan.
Giro horrekin batera, gurasoen garaiko giroa ere isladatu nahi nuen maila batean, zein bestean… batzuen eta besteen arteko kateamendua hobeto ikusteko (amaren sabelean geundeneko garai hori aitzakia ederra ezan zitekeen bi mundu horiek lotzeko).
Era honetan, nobelan zehar doazkizun pertsonaiak eraikiz joan nintzen, eraikiz eta berreraikiz, bi liburutan banatutako zortzi atal osatu arteino -Ollarani zabaldutako zortzi leiho-, zazpi m