Koreografia-zuzendaritza: Ion Munduate Interpreteak: Ion Munduate, Amaia Urra Koprodukzioa: Arsenic (Lausanne), Arteleku (San Sebastián), Departamento de Cultura del Eusko Jaurlaritza, Teatre Garonne dans le cadre de MIRA! 2004 (Toulouse), Dpto of Cultura y Euskera, Gipuzkoako Foru Aldundia, y Fundación Arte y Derecho VEGAP (Madrid). Iraupena: 60' Kontaktua:ion.munduate@terra.es
Iberiar Penintsulan zehar autoz eginiko bidaia da, izenaren
arabera aukeraturiko herrietan barrena. Astra Tour bi piezek
osatzen dute: bideo-instalazioa eta perfomancea. Bi pantailen gaineko proiekzio
sinkrono eta jarraituak osatzen du bideo-instalazioa. Eszenan gorputza eta
haren jarduera dira gertatzen den guztiaren lotura, eta herrien izenek baino
ez digute ematen ibilbidearen berri.
Dantzan eta ikusizko arteetan prestaturiko artista da Ion Munduate.
Honako pieza hauek sortu ditu: Lucía con zeta (1998), Boj de largo(2000),
Flyball (2000) eta Astra Tour (2003-2004). 1998tik Mugatxoan proiektua
zuzentzen du Blanca Calvorekin batera. Bere dantza leku batetik bestera
joateko ekintza gisa, igarotze gisa (piezaren hasieratik amaierara), definitzen
du. Hori (antzerkia) gertatzen den lekua eta denbora da.