Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dFeria Dantzan - 2010

"SOK2" Kukai

SOK2

Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya.
Koreografia: Pantxika Telleria, Jon Maya.
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga, Urko Mitxelena, Vanesa Castaño, Vivien Ingrams.
Musika zuzendaria: Iñaki Telleria.
Musikariak: Iñaki Telleria, Oihane Igerabide, Amaiur Cajareville.
Argiztapena: Javi Ulla.
Eszenografia: Ibai Maritxalar.
Zerbitzu teknikoak: Limboescena.
Banaketa: Julio Perugorria.

LABURPENA
(SOK)2, 7 dantzari eta 3 musikarirentzako pieza koreografikoa da. Soka bere zentzu fisikoan zein poetikoan aipatzen du. Lokarri intimoak jorratzen ditu, iruten eta behin eta berriro hasten diren momentu horiek bezala.
Kukai Dantza Konpainiak bi koreograforen ikuspegia, esperientzia eta ibilbidea bilduz sortu du ikuskizun hau. Jon Maya eta Pantxika Telleriak bide komun bat abiatu zuten 2009. urtean. Lehenengo emaitza SOKA kale ikuskizuna izan zen (Aipamen Berezia Valladolideko Kaleko Arteen Jaialdian), eta (SOK)2 ibilbidearen bigarren geldiunea da. Espazio berean elkar bizitzen dira dantza eta Iñaki Telleriak egindako proposamen musikal orijinala (arpa, kontrabaxua eta perkusioa).