Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dFeria Dantzan - 2010

"La Sonrisa Ganadora" Fingersix

La Sonrisa Ganadora

Koreografia: Marta Navaridas, Dani Brown.
Dantzariak: Florencia Demestri, Jihae-Ko, Alex Deutinger.
Aktorea: Felix Stroebel.
Musika: Alessio Castellacci.
Dramaturgia: Jochen Roller.
Eszenografia: Pablo Nerezo, Gonzalo Barahona.
Bideoa eta argazkiak: Daniel Schmidt.
Argiztapena: Henning Eggers.
Soinua: Paul Ratzel.
Koprodukzioa: Fingersix, Eusko Jaurlaritza, Kampangel.
Babeslea: AZALA espacio de creación.

LABURPENA
Hiru finalista Miss Unibertsoko titulua lortzeko borrokan ari dira. Xedea lortzeko hainbat froga pasa beharko dituzte, zeinatan euren gaitasunak erakustea beharrezkoa izango den. Intentsitate handiko erronka emozionala izango da, inondik ere. Lehiaketan araututakotik aparte ere kamerarik gabeko gune batean hitz egiteko abagunea izango dute parte-hartzaileek. Obra hau, itxaropen kulturalei, genero-irudikapenari, alter egoei, sexualitateari eta ezarritako edertasun kanonen aurrean bakoitzak duen kriterio pertsonalari buruzko hausnarketa eszenikoa da, umorez betea. Dantza garaikideko obra honetan, gorputzarekin ez ezik, antzerkia eta telebistaren gisako generoetako mintzairarekin ere esperimentatuko da.