"RELOCATED" ROBERT JACKSON
Ideia, Zuzendaria: Robert Jackson Koreografia: Robert Jackson Interpretea: Robert Jackson Jatorrizko Musika: Marc Kano Argiztapena: Marc Kano Kontaktua: rjejackson@hotmail.com Iraupena: 15’
KOREOGRAFOAREN IBILBIDEA Artista independentea naiz eta azken hamabost urteetan dantza dut ogibide. Australian jaio eta prestatu nintzen, baina Europan bizi naiz 1999az geroztik. Mundu osoko hainbat koreografori lan originalak sortzen lagundu ostean, prest sentitzen naiz neure adierazpideak bortxaz esperimentatzen hasteko.
SORKUNTZAREN PROZESUAREN PLANTEAMENDUAK Fisikoa denaren bidez, “testuingurutik kanpora egotea” zer den esploratzea bada erronka, sentsazio horrek adierazten didana islatuko duen hizkuntza fisikoa aurkitzea zen lehen urratsa, ondoren, ezaguna dudan testuinguru batean ezartzeko. Garrantzitsua zen ni testuinguru horretan egotea, ihes egin edo birdefinitzeko gaitasunik gabe. Areago, bertan adierazi, mintzatu, behar nintzen. Gauzak horrela, sinplifikatzea erabaki nuen, pieza osoa lekutik mugitu gabe egiteko. Barne motor baten (edo komunikatzeko nahiaren) adierazpen fisikoak asaldura itxura hartu zuen, keinuzko hiztegi disoziatu batekin batera. Zaurgarritasunak eta balizko desegokitasunaren zentzu orokorrak industria-eremu batean biluzik egotearen itxura hartu zuten. Plataforma esperimental baten zati moduan, bi orduz gelditu gabe astindu nuen gorputza Dublingo txokolate-lantegi huts batean, ikusleek nahieran sartu eta irteteko aukera zutelarik. Esperientzia horretatik honako hau izan zen interesgarriena: gorputza zereginari nola egokitzen zitzaion eta egoera energetikoak nola sortzen ziren behatzeko aukera. Hori pieza prestatzeko eginiko ikerketa-jarduketetako bat izan zen.
PIEZAREN SINOPSIA Gizon bat. Toki bat. Oihartzun eta eragin zenbatezinak. ‘Relocated’ instalazio-pieza bat da: literalki “testuingurutik kanporago” nengoenean sentitzen nuena islatzen du, bai eta komunikatu, adierazi eta ezezagunari egokitzeko nuen asmoa ere. Gizon baten presentzia fisikoa eta gorputzik gabeko ahotsak erabiliz, ‘Relocated'ek honako gogoeta hau egiten du: “Toki batean luzaro egonik, estimulu deszifraezinek lotuta, nola egin dezakegu eboluzioaren aldeko aukera”?
|