Animalien inauteria. Sinopsis
Tras despertarse, el Señor Oso se ha levantado y una vez desperezado, se ha vestido unos pantalones negros lisos, una camisa de cuadros gruesa y un jersey. Acto seguido se ha calzado unas botas de monte para, inmediatamente, encender el fuego y calentar agua. Tras tomar el café de costumbre, se acerca a la ventana y mira al exterior, que aparece cubierto por el rocío. Por si acaso se enfunda una zamarra, pone a buen recaudo la funda de sus gafas y sale. A lo lejos, entre la niebla, divisa la casa de su amigo el Señor Zorro, que marchó, sin dejar rastro, hace cinco años. Alguien llegó a decir que tal vez estuviera muerto. Inesperadamente, aquella mañana, vio que un hilo de humo subía por la chimenea de la casa. ¡Su amigo el Sr. Zorro había regresado!
Animalien inauteria. Fragmentos
• Gogoeta egin zuen, begiak bere barnera bilduz. Bost urte ziren azeri jauna, basoko animaliarik buru azkarrena, joan zela, inork ez jakin nora. Ez zen harrezkero gutunik iritsi harenik, ez gaztigurik, ez argazkirik.
• -Badakizu nolakoak diren basoko kontuak. Hontzak mozoloari esan dio azeriaren etorreraren berri. Mozoloak saguzarrari. Saguzarrak basakatuari. Basakatuak belatzari. Eta belatzak niri… -esan zuen txantxangorriak-. Hilda zegoela aditu nuen, baina egia esan behar badizut, hartz jauna, ez dut sekula halakorik sinestu. Ez da gure munduan azeri xaharra hilko duenik.
• -Behin baino gehiagotan egon naiz hil agin Ingalaterrako basoetan zehar ibili naizenean- esan zuen azeriak pena handiz-. Azeriak ehizatu egiten dituzte han.
-Ez da giro izango orduan- esan zuen hartzak, azeriaren penarekin bat egin nahiko balu bezala.
-Ez, laguna. Leku gogorra da azerientzat Ingalaterra. Hango gizon-emakumeek kiroltzat dute azeri-ehiza. Zakur eta guzti erabiltzen dituzte horretarako.
• -Aurkitu al duzu halako paradisurik?
-Ez dut halakorik aurkitu. Ibilitako tokietan gu baino okerrago bizi dira animaliak. Libre direla sinestarazi diete, eta libre direla sinetsi dute.
• -Oso erraza da ulertzen. Lehiaketa bat antolatuko dugu gure eta gizon-emakumeen artean, ea nork jo musika ederragorik. Gu geure aldetik ahaleginduko gara lehiaketa horretan irabazian ateratzeko. Bakoitzak bere lana eginez gero, ez zaigu zaila gertatuko.
• Ateraino iritsi ziren. Hesia ikusi eta animalien begiak behera makurtu ziren.
-Zertarako eraiki zenuten hesi hau? -galdetu zion azeriak alkateari.
-Hasieran zuek ez sartzeko -erantzun zion ahots dardararik gabe alkateak.- Azkenaldi honetan gurerik ez ateratzeko.
-Beldurra al diguzue?
-Ez nik- erantzun zion alkateak, ahots monotono, beti batez.- Baina jende asko dago herrian, zuekin ezer jakin nahi ez duena.
• Irribarre egin zuen azeriak, berri onak zirela jakinarazteko.
-Onartu egin dute. Guk irabaziz gero, hesia behera botako dute.
-Eta haiek irabaziz gero… -esan zuen hartzak, urduri- Zer gertatuko da gizon-emakumeak irabazian ateratzen badira?
• -Zer egin behar dut? -galdetu zuen mika andereak.
-Entzun herrian jotzen ari diren musika eta esan gero guri- erantzun zion azeriak.
-Nik ez dakit gizon-emakumeen musikaz ezer.
-Entzundakoak oroimenera zer dakarkizun adierazi, eta gainontzekoa guk asmatuko dugu.
• -Barkatu honaino etorrarazi izana. Sekulako hutsa egin dugu.
-Ez dakit zertan- erantzun zion azeriak.
-Ez dakit nola gertatu den, baina sekulako hutsa gurea- esaten zuen gizon-emakumeen alkateak- Epaimahaia osatzea falta zaigu.
• -Norentzat dira aulki berdeak?- galdetu zuen azeriak.
-Zuentzat- erantzun zuen alkateak- Basoan ia gehiena kolorez berdea denez…
Azeriak gizon-emakumeen adimena oso sinplea zela pentsatu zuen. Basokoak zirelako, berdea jotzen zuten animalien koloretzat. Ez zekiten animalia asko bizi zirela basoan, kolorez eta usainez desberdinak denak, izaeraz adinaxe.
• Iritsi zen lehiaketa eguna. Goizetik hasita ikus zitezkeen basoko animaliak gizon-emakumeen herrira abian, bideak betean. Han zihoazen jauzi eta brinko, zein baino zein arinago, basurde mutur-xapala, basahuntz belarri-okerra, orein adar-sendoa, orkatz gorputz-ikaratia, zezen gorputz-zabala, zaldi larru-zuria; pixka bat atzerago zihoazen, oihu eta makakorro, basakatu bibote-tentea, katamotz larru-leuna, otso-talde harroa; zeruan hegan zihoazen binaka, dantza eta biribilketa, indioilar soineko-dotoreak, mozolo begi-zorrotzak, arrano hegalariak, oilagor belarri-txikia, zikoina moko-luzeak, zapelaitz buru-argiak eta banaka mika bakartia, belatz jostalaria, eper arina, bele berriketaria, eta multzoka gero kantuan arituko ziren txori guztiak, beren senideekin. Basoko beltxargak ere han zehar ziren, zati bat uretatik eta beste bat airetik eginez. Azkenik hartza eta katunabarra ikus zitezkeen. Hartza kezkatuxe zihoan; atzera begiratzen zuen etengabe.