Mallako tumulua
Aizkorriko estazioan hondatuen dagoen megalitoetako bat da. Oñatiko lurretan dago, izen bereko saroitik 300 m SW-ra.
Gaur egun, tumulu oso nahasi bat dauka; 11 metroko diametroa eta 0.50 metroko altuera du tumulu horrek eta erdian krater bat ganbarako lauzarik gabe.