Aizkorritxoko trikuharria
Panorama: Aitzkorritxo
Trikuharri hori Urbiako Partzonerian kokaturik dago, izen bereko bizkarrean, Andraitzeko Lepoa deritzon igarobide ezagunetik 400 m W-ra.
Trikuharri luze eta irekia da.
1918. urtean induskatu zutenen arabera, 5 lauzako ganbara bat zen; barruti errektangeluar bat eratzen zuen megalitoak, 18 metroko diametroko eta 2 metroko altuerako tumulu batean.
Gaur egun, tumulu berdinaren gainean, erdiko kraterra dago, lauzen aztarnekin.