Uidui sarobetik 100 m hegoaldera dago Uidui trikuharria. Tumulua 14 m diametrokoa eta metro bat altuerakoa da. Honen erdian ganbarako 3 losa mantentzen ditu. 12 lagunen hezurrak agertu ziren barruan eta tresna bakan batzuk. Hauen artean gezi punta bat eta zeramika pusketak.