Igaratzako aterpetik Pardelutsera doan bidearen ezker aldean dago. Tumulua 15 m diametrokoa eta 1.50 metroko altuerakoa da. Ganbara poligonala da, 8 losaz osatua. Gutxienez 27 gizabanakoei dagozkien hezurrak agertu ziren. Hauekin batera zeramika pusketa ugari, zintzilikario, kunderrak eta beste apaingailuak.