KSI TEK
KSI Kultura eta Sormen Industrien berrikuntzarako programak
Helburuak
KSITek programa kultura eta sormen-industriei (KSI) zuzendutako programa da. Lehentasunezko erronka da digitalizazio teknologiak txertatzea eta transferitzea KSI enpresen esparruan. KSITek programa berria da, eta KSI Berritzaile programaren ardatz teknologikotik dator (2017-2020). Helburua da "kultura eta sormen-industrien (KSI) eta teknologia-sektorearen (oinarri teknologikoko enpresak eta ZTBESko zentroak) arteko lankidetza sustatzea, merkatu globalenetarako sortutako produktu eta zerbitzu berritzaileak eratzeko eta sinergiak eta aukera eta garapeneko espazio berriak sortzeko". KSI sektoreko elkarteak aurkeztu ahal izango dira beraiek aukeratutako eragile teknologikoarekin. "KSI sektorearen eraldaketa digitala errazten duten proiektuak" identifikatu nahi dira. Teknologiak balio erantsia eman beharko du enpresak eskaintzen dituen egungo produktuen/zerbitzuen diseinuan, ekoizpenean, sorkuntzan, banaketan, erakusketa, kontsumoan eta elkarreraginean.
Euskadiko kultura eta sormen industrien sektoreko elkarteak dira hartzaile nagusiak.
KSI Tek Elkarteak izeneko programak kultura- eta sormen-industrien sektoreari (KSI) lagundu nahi dio eraldaketa digitalean, sektorea gero eta merkatu globalizatu eta lehiakorragoan indartzen dela bermatzeko. Zehazki, programa honen bidez, Euskadiko KSI sektoreetako elkarteei bultzada emateko proiektuak garatzea erraztu nahi die, sektorearen eraldaketa digitalerantz aurrera egiteko.
Eraldaketa digitala erakusten ari da nola sortzen diren dagoeneko ezarrita daudenei modu argian eragiten dieten negozio-eredu berriak. Digitalizazioak erronka berriak dakarzkio edozein sektoretako edozein erakunderi, eta erronka horiei ekin behar diete lehiakorrak izaten jarraitzeko eta bertako bezero eta kontsumitzaileen eskariari erantzuteko.
Trakzio-efektua proiektuak sektore osoan duen garrantziagatik erakutsi behar da, arazo komun bat tratatzen ari dela, sektoreko enpresen artean interes handia dagoela eta benetan eraldatzen laguntzen duela erakutsiz.
KSI Tek Elkarteak izeneko programak kulturaren eta sormenaren sektore bakoitzak bere eraldaketa digitalari ekiteko aukera izatea bultzatu nahi du. Horretarako, Euskadin dauden KSI sektoreko elkarteen eskura jartzen da sektorearen eraldaketa digitalean beren erronkak lortzeko ekintzak garatzeko aukera.
Elkarte bakoitzak garapen-proiektu bakarra aurkeztu ahal izango du, pilotua edo aurreratuagoa.
Horretarako, orain arte egin dituzten eta beren estrategiak, erronkak eta/edo proiektuak definitzera eraman dituzten lanak erakutsi ahal izango dituzte, baita programaren barruan garatu nahi duten eraldaketa digitaleko proiektua ere.
Ezinbestekoa da proiektuak zeharkako ikuspegi batetik hautatutako KSIen sektorera bideratzea
Elkarteek tresna egokiak dituztela ziurtatzeko, ezinbesteko baldintza da elkarteek eraldaketa digitalean aditua den eragile teknologiko batekin lankidetzan aritzea proiektua gauzatzeko.
Programaren onuradunak
Euskadiko Kultura eta Sormen Industriak (KSI) arloko elkarteak.
Finantzazioa
- Gehienez 10.000 €. (BEZetik salbuetsitako jarduera ekonomikoak egiten dituzten entitateen kasuan, ez du barne hartzen BEZagatiko gastua, hura kendu ezin den kasuetan izan ezik).
- Proiektuak lehiaren bidez ebaluatuko ditu Balorazio Batzordeak, zehaztutako irizpideei jarraituz.
- Proiektuek 70 puntu gainditu beharko dituzte onartuak izateko, eta erabilgarri dauden diru baliabideak agortu arte esleituko dira.
- Diruz lagun daitezkeen gastuak: eragile teknologikoaren azpikontratazio-kostuak.
- Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan diruz lagundu ezin diren gastuak sartzen badira, gastuak araztu egingo dira, onartutako aurrekontu osoa zehazteko, eta hori izango da diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria.
BALORAZIO-IRIZPIDEAK | PUNTUAZIOA |
---|---|
C1. Proiektuaren diseinua eta kalitatea (premiaren justifikazioa) | 30 |
C2. Proiektu traktorearen izaera sektorean | 30 |
C3. Ekimenaren bideragarritasun teknikoa | 20 |
C4. Ekimenak duen bideragarritasun ekonomikoa eta merkatukoa | 10 |
C5. Euskararen presentzia. Proiektuan, euskararen erabileran portzentajea baloratuko da. | 5 |
C6. Genero berdintasuna. Sentsibilizazio eta ekintza positiboko neurriak. Proiektuan parte hartzen duten emakumeen portzentajea. | 5 |
Dokumentazioa:
- Eskaera formularioa
- Hautatutako proiektuak: Dirulaguntzaren onarpena
- Zerbitzu-kontratua: KSI & Agente Tekonologikoa (formatu librean)
- Emaitzen azken txostena (Programak emana)
Epeak eta eskabidea:
Interesa duten enpresek bere proiektua aurkeztu behar dute, eskaera-orria erabiliz. Eskaera aurkezteko epea 2021eko ekainaren18tik uztailaren 16ra izango da. Komunikazioak uztailaren 30a baino lehen egingo dira.
Programari buruzko kontsultak: ksitek@tecnalia.com
KSI Berritzaile
2017an, Kultura eta Sormen Industrien alorreko enpresentzako, KSI Berritzaile egitasmo pilotua jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzak. Egitasmoaren helburua, proiektu berrientzako aukera-eremuak sortu eta garatzea da, ondorengo hiru jarduera-ardatzetan: berrikuntza teknologikoa, antolamendu ereduaren berrikuntza eta enpresen finantza-gaikuntza.
EGOKITU
EGOKITU zerbitzua dagoeneko ezarrita dauden eta nolabaiteko ibilbidea duten KSI sektoreko enpresei zuzenduta dago; izan ere, egungo krisiaren ondorioz, negozio-eredua birpentsatu behar duten, egungo finantzaketa kudeatzeko laguntza edo aholkularitza behar duten, edo beren produktu eta zerbitzuen edo prozesuen digitalizazioari ekin behar dioten enpresei zuzenduta dago.
Beraz, programa hau EZ dago bideratuta negozio edo bideragarritasun-plan bat garatzeko sortu berri diren enpresa berrientzako, ez du lagunduko finantzaketa-iturri alternatiboak aurkitzen edo laguntza ekonomikoak eskatzen, eta ez du balioko eremu digitalean edo online presentzia handiagoa lortzeko. Arazo horiek badituzte, toki eta eskualde mailan hainbat erakundek kudeatzen dituzten programa zehatzagoak. Nolanahi ere, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila saiatuko da behar duten erakundeei aholkua ematen, eta, horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko da honako helbide honetara: ksi@euskadi.eus