KSIAtea 2019
Euskadiko Kultura eta Sormen industrien lehiakortasuna hobetzeko dugun helburua aintzat hartuz eta KSIetan berrikuntza sustatzeko KSI berritzaile programa osatu ahal izateko, 2019an erronka berri bati ekitea erabaki dugu: nazioartekotzeari.
Aurkezpena
Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatuta eta Tabakalerak kudeatuta, Kultura eta Sormen Industrien (KSI) Nazioartekotze Programa Pilotuak, Euskadiko kultura eta sormen sektoreko enpresei, ondorengo zerbitzuak eskaintzen dizkie:
- NAZIOARTEKOTZE DIAGNOSTIKOA, zure enpresaren nazioarteko merkatuetara heltzeko potentziala ezagutzea ahalbidetuko dizuna (70 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
- NAZIOARTEKOTZE PLANA, atzerriko negozio aukerak guztiz aprobetxatzeko bide-orria diseinatzen lagunduko dizugu (20 enpresa arte aukeratu ahal izango dira).
- FORMAKUNTZA PLANA, Kultura eta Sormen Industriekin zerikusia duten gaietan oinarrituta.
Parte hartzeko gutxieneko baldintzak
- Bi pertsona edo gehiagoko enpresa izatea. Bestalde, salbuespen moduan kontuan izango dira pertsona bakarreko bi enpresak edo gehiagok lankidetzan garaturiko proiektuak. Klusterrak eta enpresa elkarteak kanpoan geratuko dira.
- Kultura eta Sormen Industrien sektoreko parte izatea.
- Enpresa pribatua izatea, edo gehienezko %50eko partaidetza publikoa izatea.
- Zerga-egoitza Euskadin egotea.
Eskaera epea
- Eskaera epea 2019ko maiatzaren 14tik uztailaren 5era irekita egongo da.
Programan parte hartzeko eskaera igorpena
- Programan interesa duten enpresek hurrengo eskaera-inprimakia betez aurkeztu ahal dira: eskaera-inprimakia.
- Onarpen eskaerarekin edo programarekin zalantzaren bat izatekotan, hurrengo helbidera bideratu ksi@tabakalera.eu