Euskadiko XXX. Eskolarteko Kirol Jokoak - Judo 2011
Arautegia
Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak EUSKADIKO XXX. ESKOLARTEKO KIROL JOKOEN ekitaldia antolatuko du, Euskadiko Judo Federazioarekin lankidetzan, 2011ko maiatzaren 28an Gasteizko Arriaga kiroldegian. Hauxe duzue jokoen araudia:
A. Jokatzeko modua:
Kategoriak:
• Infantilak: 1997-98an jaiotako neska-mutilak. Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoa.
B. Selekzioen osaera:
Zazpi judoka eta entrenatzaile bana izango dituzte nesken selekzioek, mutilen selekzioek aldiz 8 judoka eta entrenatzaile bana. Lurralde bakoitzak lau selekzio izango ditu, bi nesketan eta bi mutiletan, hau da, lurralde bakoitzak 14 mutilekin eta 14 neskekin parte hartu ahal izango du.
Lurralde bakoitzeko txapelduna eta txapeldunordea bertan izango dira. Ezinbestean joaterik izango ez balute, justifikatu egin beharko lukete bertaratu ezina.
Pisu mailaren kirolariak falta direla eta, lurralderen batek 14 mutilen eta 14 nesken postuak betetzerik izango ez balu, eskola ume gehiago aurkeztu ahal izango ditu gainerako pisuetan, sexu bakoitzari dagokion 14ko kopurua bete arte.
Hutsuneak direla medio, partaidetza zein pisutan areagotu den ezartzeko, bete gabeko postuen kopurua eta lurralde bakoitzak bi partaide baino gehiago inskribatu ahalko dituen pisuen guztirakoa hartuko da kontuan, eta bete gabeko postuak, parte hartuko den pisuen artean banatuko dira.
Aurreko urtean lehen postua lortutako judokak txapelketan parte hartzera gonbidatuko dira, betiere eskola kiroleko infantil mailakoak izaten jarraitzen badute.
Gonbidatuak ez dira aintzat hartuko ezarritako kupoa betetzerako orduan, duten pisuan parte hartu ahal izango dute eta lurraldea ordezkatzen duten gainerako judokekin batera izango da izen-ematea. Gonbidapenak izen-abizenekin egingo dira.
Pisuak eta kategoriak:
Infantil neskak: - 36 -40 -44 -48 -52 -57 -63 eta + 63kg
Infantil mutilak: -38 -42 -46 -50 -55 -60 -66 eta + 66kg
D. Arau-orokorrak:
Borrokak hiru minutukoak izango dira.
Parte hartzeko egiaztatu beharreko gutxienezko maila gerriko berdea da. Txapelketan judogi txuriarekin soilik parte hartu ahal izando da.
Euskadiko federazioak epaileak izendatuko ditu eta hauek guztiak epaile zuzendariak koordinatuko ditu.
Banakako lehiaketan kanporaketak bigarren aukera gisa edota liga gisa jokatuko dira. Judoka kopuruaren arabera erabakiko da kanporaketa edo liga jokatu.
Hiru lehiaketa eremu izango dira.
Kantxan, tatami bakoitzeko bi teknikari baino ez dira onartuko.
F. Pisu-hartzea:
Txapelketa hasi baino lehenagoko orduan egingo da pisu hartzea; lehen ordu laurdenean pisuhartze estraofiziala eta bigarren orduerdian pisuhartze ofiziala egingo da.
Lehenengo pisaketan pisu egokia ematen duen kirolariari ontzat emango zaio pisua.
Pisu hartze ofiziala hastean, kirolaria behin bakarrik igoko da balantzara eta bertan ematen duen pisua izango da erabiliko dena.
Txapelketan inskribiturik dagoen pisua ematen ez duen kirolaria txapelketatik kanpo geratuko da.
Txapelketa ordutegia modu onean eraman ahal izateko, epaileak bederatziretarako txapelketa gunean egon behar dira.
G. Zozketa:
Zozketa publikoa eta irekia izando da. Euskadiko Judo federazioan izando da 2011ko maiatzaren 26an goizeko 10:00etan. Emaitzak Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzara eta lurraldeetako federazioetara bidaliko delarik.
H. Kirol sariak:
Ondorengo sariak emango dira:
Txapelketaren banakako sailkapena:
o Domina bana lehenengoari, bigarrenari eta hirugarren sailkatzen diren biei.
I. Ezbeharren aurrean:
Lesio edo ezbeharrik sortu ezkero nahi eta nahi ez antolakuntzak kirol eremuan izango duen arduradunarengana jo beharko da. Honek eman beharreko gainontzeko pausuak bideratuko ditu.
J. Azken oharra:
Arautegi honetan azaltzen ez diren kontu guztietarako, ondorengo testuak hartuko dira kontuan:
a) 14/ 1998 LEGEA, Ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
b) Eskola Kirolari buruzko uztailaren 1eko 125/2008 Dekretua.
d) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2011ko urtarrilaren 24ko Agindua, 2011ko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren deialdia egiteko dena.
c) Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendariak, 2011ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, 2011eko Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoen XXX. edizioaren epaile bakarra izendatzen dena.
d) Judoko eta EK-ko Euskal Federazioaren Arautegian erabakitakoa.