Segurtasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

433/1999 DEKRETUA, abenduaren 21ekoa, errepideen alorreko zerbitzu batzuk Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeko 1999ko azaroaren 15ean Eskualdaketetarako Bitariko Batzordeak hartutako erabakia onartzen duena.

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1999
  • Gaia: Azpiegiturak
  • Jardun-eremua: Garraio eta Herri Lanak
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Kantauri aldeko A-8 autobidearen (Bilbao-Behobia arteko autobidearen) arloan Estatuko Administrazioak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatuko zaio A-8 autobidearen titulartasuna, dekretuarekin batera doan 1. zenbakiko zerrendan zehaztuta dagoenaren arabera. Estatuko Administrazioak A-8 autobidearen titulartasunagatik zeukan egoera juridikoan subrogatuko da EAE, kontuan harturik Lurralde historikoetako eskumen-araubidea eta lurralde horien arau instituzionalak.

2. Nolanahi ere, aurreko 1. idatz-zatian xedatutakoari kalterik egin gabe, Estatuko Administrazioak, 2001eko abenduaren 31ra arte, bere gain izaten jarraituko du autobidearen kontzesioa zuen sozietateari buruz indarrean zegoen kontzesio-kontratuak sortutako ondorio ekonomikoak eta finantza-betebeharrak. Orobat, kontzesio-kontratuak sortutako eskubide guztiak bereganatuko ditu. Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoak betebehar eta eskubide horiek zeintzuk diren zehazteko behar zuen informazio guztia eman behar zion Sustapen Ministerioari.