Segurtasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

123/1981 DEKRETUA, azaroaren 17koa (Dekretu horren bidez, landareen ekoizpenaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartuko ditu landare-ekoizpenaren arloan Estatuko Administrazio Zentralak betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak, hain zuzen ere, azaroaren 5eko 2684/1971 Dekretuan, abuztuaren 17ko 2180/1973 Dekretuan, urriaren 11ko 2918/1974 Dekretuan, urriaren 18ko 2390/1976 Errege Dekretuan eta horiekin bat datozen gainerako xedapenetan aipatutakoak; eskumen horiek egikaritzerakoan, Estatuak Landare Ekoizpenerako Politikaren plangintzarako ezartzen dituen oinarriak bete beharko ditu EAEk, hain zuzen jarduera ekonomikoaren erabateko plangintzaren barruan ezarritakoak. 

2. Koordinaziorako eta lankidetzarako sistema egokiak ezarriko dira, batetik, Autonomia Erkidegoak bere gain hartu dituen eginkizunak behar bezala kudeatu ahal izateko, eta, bestetik, Estatuak landare-ekoizpeneko erabateko planaren emaitzak ebaluatzeko betebeharra bete ahal izan dezan, eta horretarako behar duen informazioa jaso ahal izan dezan.