Segurtasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

91/1981 DEKRETUA, uztailaren 30ekoa (Dekretu horren bidez, mahastizaintzaren eta enologiaren arloko eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzeari buruz Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1981
  • Gaia: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jardun-eremua: Nekazaritza eta Arrantza
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Estatuko Administrazioak mahastizaintzaren eta enologiaren arloan betetzen zituen eginkizunak eta zerbitzuak, maiatzaren 13ko 1523/1977 Errege Dekretuan eta horrekin bat datozen legeetan adierazitakoak. 

2. Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintzako eta enologiako ikerguneek, analisiak egiterakoan,-bai eta, behar izanez gero, ziurtagiri ofizialak egiterakoan ere- honako hauei guztiei jarraitu beharko diete, analisia eta ziurtagiri horiek Estatu osoan homologatu ahal izan daitezen: araudi orokorrari, Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioaren «Comisión Oficial de Laboratorios y Métodos de Análisis» delakoaren jarraibideei, eta nazioarteko akordioetan jasotakoari. Beharrezkoa izanez gero, Nekazaritzako eta Arrantzako Ministerioak, analisien ziurtagiriak ikusita, esportazioetarako behar diren ziurtagiri ofizialak emango ditu. 

3. Baldin eta interesdunek edo ardoak eta industria enologikoetako eta antzeko industrietako produktuak kontrolatzen dituzten Administrazioko erakundeek eskatzen badute, EAEn dauden portuetatik, aireportuetatik eta mugetatik esportatu nahi diren ardoen eta produktuen analisiak egin beharko ditu EAEk, berdin diolarik produktu horiek nondik datozen edo esportatzaileak non dauden; eta, analisia horiei dagozkion ordainkizunak ordaindu beharko dira. 

4. Hitzarmenen bidez arautuko da Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan sortzen diren mahastizaintzako eta enologiako ikerguneek nola hartuko duten parte Estatuan eta nazioartean eragina izango duten programetan, elkarlanetan eta eginkizunetan. 

5. Bi alderdiek, elkarrekin adostuta, sistema egokiak ezarriko dituzte, Administrazio Zentrala eta Autonomia Erkidegoa behar bezala koordinatzeko eta aldian behin batak besteari informazioa emateko.