Segurtasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

43/1981 DEKRETUA, martxoaren 23koa (Dekretu horren bidez, osasunaren, gizarte-zerbitzuen eta gizarte-laguntzen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1980
  • Gaia: Osasuna eta Gizarte Segurantza
  • Jardun-eremua: Lan, Enplegu eta Gizarte Segurantza
Xedea:

1. «Instituto Nacional de Asistencia Social» izeneko erakunde autonomoaren eta haren probintzia-delegazioen mendeko zentroei eta establezimenduei dagozkien zerbitzuak eskualdatzea. 

2. Era berean, «Dirección General de Acción Social» delakoaren mende zeuden gizarte-laguntzako zentroak eskualdatzea. 

3. Euskal Autonomia Erkidegoa arduratuko da «Fondo Nacional de Asistencia Social»delakoaren laguntzak Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren onuradunei eta fondo horren karguko diru-laguntza jasotzen duten zentroei emateaz eta kudeatzeaz; dena den, Euskal Autonomia Erkidegoak bestelako laguntza batzuk ematea xedatu ahal izango du. 

4. Euskal Autonomia Erkidegoko osasunaren arloko Estatuko Administrazio Instituzionaleko zentroak eta zerbitzuak eskualdatzea. 

5. Era berean, Osasun eta Gizarte Segurantzako Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoan zituen lurralde-ordezkaritzen administrazio-unitateak eskualdatzea, hain zuzen, gizarte-zerbitzuei dagozkienak, eta, orobat, eskualdatutako beste eginkizun batzuei dagozkienak. 

6. Osasunaren arloko Ikuskaritza Teknikoa eskualdatzea; nolanahi ere, Estatuak beretzat gordeko ditu bere eskumenak egikaritzeko behar dituen baliabideak, Estatutuak eta Konstituzioak ezarritakoarekin bat etorrita. 

7. Ongintzako eta laguntzako fundazioen eta elkarteen gaineko tutoretza-eginkizunak eskualdatzea, betiere, haien jarduera batik bat Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan egiten bada.