Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko apirilaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Honen bidez, ezarri egiten da zein diren Gizarte Larrialdietarako Laguntzetako gastu espezifiko bakoitzeko 2014. urtean gehienez eman daitezkeen diru-zenbatekoak eta laguntza horietara bideratutako kredituak banatzeko irizpideak; horrez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzarentzat aurrekontuan ezarritako gehieneko zenbatekoak finkatzen dira 2014. urterako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 71
  • Hurrenkera-zk.: 1728
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/04/09
  • Argitaratze-data: 2014/04/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Diru-sarrerak bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeak honako baliabide hauek arautzen ditu: bazterkeria-arriskua saihestekoak, bazterkeria pertsonala nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeriako egoerak arintzekoak, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikoak ez dituztenen gizarteratzea erraztekoak. Horien artean daude Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL).

«Larrialdirako laguntza» kontzeptuaren funtsa da, hain zuzen ere, une jakin batean (denboraldi bat) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria. Egoera horiek estaldura izatea eskatzen dute, hain zuzen ere, bizimodua parekatzeko bai herrialdean dagoen ongizate-mailarekin, bai eta EAEko diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio-estaldurak finkatutako gehieneko mugetan ezarritako mailarekin.

Ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak estaltzean datza. Egoera horiek une jakin batean gerta daitezke edo une desberdinetan, pertsonaren bizitzako denboraldi luzeetan. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiltzen dira.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 49. artikuluan ezartzen dira gizarte-larrialdietarako laguntzetarako zenbatekoa zehazteko kontuan hartu beharreko irizpideak. 1. paragrafoan, zehazki, inoiz ere gainditu ezin izango den kopuruetako bat jasotzen da, hau da, aurreikusten den gastu espezifiko bakoitzeko araudi bidez finkatutako gehieneko diru-kopurua. Legean jasotzen den aurreikuspen horretan oinarrituz, eta urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuak 9. artikuluan ezartzen duenez, urtero agindu bate bidez zehaztuko da urte bakoitzean gastu espezifiko bakoitzeko gehienez zenbat diru emango den. Oraingoan, 2014. urtean, egokitzat jo da aurreko ekitaldiko aginduan ezarritako zenbatekoei eustea.

Laguntzak emateari dagokionez, abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 50.1 artikuluak xedatzen duenez, oinarrizko gizarte-zerbitzuek benetako premia-egoera dagoela eta helburu horretarako kontsignatutako kreditua ere badagoela egiaztatu eta gero emango dira gizarte-larrialdietarako laguntzak.

Horren ildotik, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean xedatutakoaren arabera, 20.500.000 euroko ordainketa-kreditua dago ekitaldi honetan diru-laguntza horietarako, eta horiek dira agindu honetan esleitzen direnak.

Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legearen 88. artikuluko d) idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Autonomia Erkidegoko udalei dagokie gizarte-larrialdietarako laguntzak onartu edo ukatzea eta ordaintzea. Horretarako, udalek aldez aurretik jakin behar dute zein den urtero gehienez erabil dezaketen diru kopurua, betiere aurrekontu-ekitaldi bakoitzean laguntza horietara bideratutako aurrekontu-izendapenak gainditu gabe.

Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretu arautzaileak ezartzen du programari esleitutako urteko baliabideak udalei banatzeko eta transferitzeko prozedura. Diru-baliabideak banatzeko, printzipio hauek hartuko dira oinarritzat:

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan, urtero, gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko behar bezainbeste baliabide ekonomiko bideratu beharko da.

Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordeak aztertu ondoren, gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan Eusko Jaurlaritzaren sailak, bereziki premia-adierazleak aintzat hartuta, urtero zenbait irizpide zehaztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan gizarte-larrialdietarako laguntzak ordaintzeko dagoen dirua erkidego barruko lurralde historikoen eta udalerrien artean banatzeko.

Aipatutako irizpide horiek egungo egoera sozioekonomikoaren premiak aintzat hartuta finkatzen dira. Irizpide horietan oinarrituta, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena duen sailak finkatuko du zein den udal bakoitzari dagokion gehieneko aurrekontua, eta horren guztiaren berri emango du urtero EHAAn argitaratuko den sailburuaren agindu baten bitartez.

Eusko Jaurlaritzan gizarte-zerbitzuetako eskumena daukan sailak diru-baliabideak banatzeko irizpideak berraztertuko ditu aurrekontu-ekitaldiaren barruan. Hartara, behar izanez gero, udal bakoitzarentzat ezarritako kredituak egokitu ahal izango ditu udal bakoitzak urtero gehienez ordain ditzakeen zenbateko berriak finkatuz eta, halaber, dirua banatzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu.

Prozedura hori aplikatuz, banaketarako irizpideak eta aurrekontuetako gehieneko zenbatekoak ezarri dituzten aginduak argitaratu ditu sail honek urtero. Horretaz gain, ekitaldiaren amaieran, esleitutako kredituak birdoitzen zituzten eta aurrekontu-muga berriak ezartzen zituzten aginduak eman dira.

Gizarte-larrialdietarako laguntzei dagozkien baliabide ekonomikoak udalei banatu behar dizkie Eusko Jaurlaritzak, horiek foru aldundiekin bestelako prozedurarik adostu ezean.

Azkenik, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuak dekretua bera garatu eta gauzatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen dio Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari.

Horren ondorioz, honako hau

Agindu honen xedea da, 2014ko ekitaldirako, gizarte-larrialdietarako laguntzetan (GLL) bildutako gastu espezifiko bakoitzari orokorrean eman beharreko gehieneko zenbatekoak finkatzea eta laguntza horiek emateko esleitutako kredituak hainbat udalerriren artean banatzeko irizpideak ezartzea. Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko eta udal bakoitzari urte honetan dagokion aurrekontu-muga zehazten da.

  1. 2014. urtean, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen gehieneko zenbatekoak aurreko artikuluan aipatzen direnak, Bizikidetza Unitate bakoitzeko (hemendik aurrera, BU) eta gastu espezifiko bakoitzerako, honako hauek dira:

    1. Alokairu-gastuengatik:

      1. Maizter bakar bat duten etxebizitzen kasuan, edo BU eskatzaile bakarra izanik, maizter bat baino gehiagoko edo azpierrentan emandako etxebizitzen kasuan, hileroko gehieneko kopurua 250 euro izango da, eta ezin izango du etxebizitzaren alokairuaren % 70 gainditu.

      2. Etxebizitzan maizter bat baino gehiago badago edo azpierrentak egin badira, ez dira bi eskaera baino gehiago onartuko, indarrean den araudian xedatutakoarekin koherente izanik, eta bizikidetza-unitateen kopuruarekin zatituko da. Bi bizikidetza-unitaterentzat ezarritako muga hileko 125 euro izango da baina biak batuta ezin izango dute etxebizitzaren alokairu-prezioaren % 80 gainditu.

      3. Etxebizitzan ostatu- edo apopilotza-kontraturik egonez gero, kontratu mota hori duen eskatzaile kopurua bi izango da gehienez, aurrekoarekin koherente izanik, eta laguntzaren muga hileko 125 euro izango da.

      4. Legez eratutako hotel, hotel-apartamentu eta pentsioetan bizi direnen kasuan, muga hileko 250 euro izango da. Kasu horretan, BUren muga ez da bi izango, baizik eta establezimenduan legez onartutako gehieneko gela kopuruaren araberakoa izango da.

    2. Gizarte-larrialdiko egoera baino lehenagoko etxebizitza edo bizitokia erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik, 250 euro gehienez hilero, eta ezin izango da kredituaren hileroko interesen edo amortizazioaren kopuruaren % 70 gainditu.

    3. Etxebizitza edo ohiko bizitokia erabiltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren beste gastu batzuengatik (energiaren, uraren, zaborraren eta estolderiaren gastuak eta ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkionak, ondasunak landa- zein hiri-eremukoak izan), gehienez 1.110 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 555 euro urtean.

    4. «Linea zuriko» etxe-tresna elektrikoen eta altzarien gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

    5. Etxebizitza konpontzeko, egokitzeko eta/edo oinarrizko instalazioak egiteko gastuak direla-eta, gehienez 1.850 euro urtero. Bi BU baldin badira, bakoitzari gehienez 925 euro urtean.

    6. Bizikidetza-unitateko kide batek edo gehiagok dituzten oinarrizko premiei buruzko gastuengatik, esate baterako: jantziak, hezkuntza eta prestakuntzakoak eta osasun-arretakoak, betiere sistema publikoek gastu horiek estaltzen ez dituztenean, urtean 1.850 euro gehienez.

    7. Aurretiko zorpetze-gastuak direla-eta, gehienez 3.000 euro urtero. Bi BUren kasuan, bakoitzari gehienez 1.500 euro urtean.

      Aurreko paragrafoan xedatutakoa alde batera utzi gabe, a), b), c), d), e) eta f) idatz-zatietan aipatutako kontzepturen batengatik lehendik sortutako zorrengatiko gastuak direla-eta urtean gehienez ezar daitezkeen diru-kopuruak ezin izango dira handiagoak izan kasu bakoitzean aipatutako idatz-zatietan kontzeptu horietarako aurreikusitako gehieneko diru-kopuruak baino.

  2. Eusko Jaurlaritzak, beste administrazio publikoek edo administrazioaren mendeko entitateek sustatutako babes publikoko etxebizitzen kasuan ez dira Etxebizitza edo bizitokiaren alokairuaren edo erosteko kredituen interesen eta amortizazioaren gastuengatik dagozkion gizarte larrialdietarako laguntzak emango, udal bakoitzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuek eskaera-espedienteari atxikitako txosten sozialaren bidez justifikatutako salbuespenezko egoeratzat emandako kasuetan izan ezik.

  3. Nolanahi ere, artikulu honetako 1. paragrafoko «a»,«b», «c», «d» eta «e» idatz-zatietan aipatzen diren kontzeptuei dagozkien GLLak jasotzea ez da bateragarria EPO Etxebizitzarako Prestazio Osagarria jasotzearekin; ez eta, artikulu honetako 1. paragrafoko «a» idatz-zatiari dagokionez, DBE jasotzearekin ere, horren modalitateetako edozeinetan.

  4. Eskabide bakoitzean emango den diru-zenbatekoa ehuneko bat aplikatuta kalkulatuko da, honako hauek aintzat hartuta: eskatzailearen eta haren bizikidetza-unitateko gainerako kideen diru-sarrerak eta unitatea osatzen duen kide kopurua. Ehuneko hori artikulu honetan kontzeptu bakoitzerako ezartzen den gehieneko kopuruaren gainean aplikatuko da, edo benetako gastuaren kopuruaren gainean, baldin eta kopuru hori kontzeptuko gehieneko kopuru hori baino txikiagoa bada, betiere Gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuko 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz. I. eranskinean jasota daude kalkulua egiteko beharrezko diren bi taulak: oro har herritarrei dagokiena, eta pentsiodunei aplikatzekoa.

  5. Kasu partikular bakoitzean aplika daitekeen zenbatekoa udal eskudunak murriztu beharko du, dauden aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta; kasu horretan, kontzeptu bakoitzarengatik eman daitekeen gehieneko zenbatekoa eskatzaile guztien eskaerari modu berean erantzuteko udalaren ustez nahikoa den ehuneko negatiboan murriztu beharko da.

Etxebizitza batean, gehienez bi Bizikidetza Unitatek eskatu ahal izango dituzte Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren prestazioak (GLLak barne). Hortaz, zenbaketa hori egiteko, sistemaren edozein prestazio kobratzeko sortu diren BUak hartuko dira kontuan: DBE, EPO edo baita GLLak ere, baina lehentasuna izango du zuzenbideko prestazioak alegia, DBEa eta EPOa jasotzeak.

GLLren bi eskaera baino gehiago pilatuz gero, eskaeraren antzinatasunaren arabera aztertuko dira, non eta dagokien Gizarte Zerbitzuek ez duten bestelako irizpiderik finkatzen Txosten Sozialaren bidez.

  1. Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ematera bideratutako kredituak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien artean banatzeko irizpideak nagusiki premia-adierazleei jarraituz finkatuko dira. Hala, 2014. urtean honako parametro hauen arabera ezarriko dira irizpideok:

    Udalerrian, 2013ko abenduaren 31n, zenbat unitatek jasotzen zuten Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta.

    Udalerrian, 2013ko abenduaren 31n, zenbat ziren diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo bestelako prestaziorik jaso ez eta Lanbiden inskribatuta zeudenak.

    Aurreko paragrafoan ezarritakoa gorabehera, 400 biztanletik beherako udalerri guztiei Gizarte Larrialdietarako Laguntza programa gauzatzeko gutxieneko diru-zenbateko bat bermatuko zaie, halako udalerri guztien multzoari dagokion batez besteko zenbatekoaren parekoa.

  1. artikuluan adierazitako irizpideak aplikatuta, ezarri egin da Euskal Autonomia Erkidegoko udal bakoitzak 2014an Gizarte Larrialdietarako Laguntza programa gauzatzeko zenbat diru erabil dezakeen aurrekontuetan. Agindu honen II. eranskinean ageri dira zenbatekook.

  1. artikulua,- Banaketa foru-aldundien bidez egitea.

    Gizarte-larrialdietarako laguntzen diru-baliabideak foru aldundien bitartez jasotzeko akordioa duten udalek akordioaren berri eman beharko diote Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari.

  1. 2014ko lehen hiru hiruhilekoen amaieran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak egiaztatu beharko du laguntzak banatzeko irizpideak udal bakoitzak duen eskariaren arabera aplikatzen direla. Irizpideak desegokiak direla egiaztatzen badu, kredituak beste modu batera banatuko ditu, eta horretarako, udal bakoitzak gehienez ordain dezakeen zenbatekoa aldatuko du, betiere ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

  2. Halaber, laguntzak banatzeko irizpideak aldatzea beharrezkotzat joz gero, sail horrek, Gizarteratzeko Erakunde arteko Batzordearen azterlanean oinarrituta, laguntzak banatzeko beste irizpide batzuk ezarri ahal izango ditu, eta, ondorioz, udal bakoitzak gehienez ordain ditzakeen zenbatekoak aldatuko ditu, ekitaldi bakoitzean laguntza horien aurrekontuan ezarritako kreditua gainditu gabe.

  1. Hiruhilekoan behin egin beharreko ordainketak bidali eta hurrengo hilabeteko lehenengo hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan eman dituzten laguntzen berri eman beharko diote udalek Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari, frogagiriekin batera. Aipatutako informazioa eta dokumentazioa Gizarte Zerbitzuei buruzko Informazioaren Euskal Sistemaren bidez emango da, dagokion gastu-kalkuluarekin batera.

    Aurreko hiruhilekoari dagokionez, titularrari eta haren bizikidetza-unitateko kide guztiei buruzko nahiz baliabide ekonomikoei eta ondare-ondasunei buruzko datu pertsonalak eta emandako laguntzen zenbatekoak eta kontzeptuak jaso beharko dituzte aipatutako datuek, emateko edo ukatzeko ebazpenei dagokienez. Era berean, egin behar ez ziren kobrantzak edo ordainketak itzultzeko prozedurak aplikatu behar zaizkien zenbatekoak ere bildu beharko dira.

    Hiruhileko natural bakoitzean egindako gastua egiaztatzeko nahikoa izango da udaleko gizarte-zerbitzuetako arduradunak sinatutako justifikazioa. Alabaina, ezinbestekoa izango da erakunde bakoitzeko fede-emaileak urtean egindako gastua egiaztatzea.

  2. Egindako hiru hileroko ordainketak udalek osorik edo partzialki egiaztatu ezean, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak birdoitu egingo ditu geroago egin beharreko hiru hileroko ordainketak. Sailaren aurrekontu-ekitaldia ixten denean, udal bakoitzari dagozkion kopuru guztiak erregulatu beharko dira behin betiko, aurrekontu-ekitaldi horretan laguntzak emateko benetan hartutako ebazpenetan oinarrituta, eta kontuan hartuz, horretarako, gizarte-larrialdietarako laguntzak arautzen dituen Dekretuan ezarritakoari jarraikiz udalek bidalitako dokumentazioa.

    Udalek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiari bueltatu beharko dizkiote prestazioak ordaintzeko erabili ez dituzten soberakin-zenbatekoak.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak arautzen dituen Dekretuko 33. artikuluan aipatzen diren datuen bidalketa, Gizarte Zerbitzuei buruzko Euskal Informazio Sistemaren funtzionamendua araututa ez dagoen bitartean, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2004ko urriaren 8ko Aginduan ezarritako moduan egingo da. Agindu horren bidez, argitara eman zen Gizarte Larrialdietarako Laguntzen eskabide-eredu berria, eta prestazio horiei buruzko dokumentazioa euskarri informatikoan bidaltzeko modua arautu zen (2004ko azaroaren 17ko EHAA, 220. zk.). Bestela, aipatutako aginduan ezarritakoa ordezkatzen duen euskarri informatiko estandarizatuaren bitartez bidali daitezke datuak, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailak zehazten duen moduan, eta betiere datuen edukiari buruz aipatutako 33. artikuluan ezartzen diren baldintzak betez.

Dekretu honek 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 9a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ordezkoa, 2012ko abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren Hamaikagarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoari jarraituz (20/2012 Dekretua, abenduaren 15ekoa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.