Segurtasun Saila

Arautegia

Inprimatu

9/2012 LEGEA, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Legea
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 109
  • Hurrenkera-zk.: 2515
  • Xedapen-zk.: 9
  • Xedapen-data: 2012/05/24
  • Argitaratze-data: 2012/06/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eusko Legebiltzarrak 9/2012 Legea, maiatzaren 24koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako Legea aldatzekoa onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei.

17/2008 Legea, abenduaren 23koa, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikakoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2008ko abenduaren 31ko alean argitaratu zen, 250. zenbakian. Indarrean sartuz geroztik denbora tarte bat igaro da, eta, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentaraua, barne-merkatuko zerbitzuei buruzkoak, zer xedatzen duen ikusirik, xedapenaren testuan hainbat aldaketa egiteko beharrizana ikusi da.

Aldaketa horien artean, 58., 59. eta 60. artikuluei eta eranskinari dagozkienak zuzentarauaren ondorio zuzen-zuzenak dira. Izan ere, arau horiek ez zaizkie egokitzen Barne Merkatuko Zerbitzuei buruzko 2006/123/EE Zuzentarauaren printzipioei, jarduera bat gauzatzeko baldintzak ezartzeaz den bezainbatean, eta, nolabait, eragotzi egiten dute zerbitzuak askatasunez emateko printzipioa betetzea. Hala bada, honen bidez aldatu egingo dira 58. artikuluaren 3. paragrafoa, 59. artikuluaren 4. paragrafoa, 60. artikulua eta legearen eranskina, Europako Erkidegoko legediaren arabera berridazteko.

Beste alde batetik, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen IX. tituluaren IV. kapituluak «ikuskapena eta zehapena» du hizpide. Kapitulu horretan, ikuskapenaren alderdi orokorrak arautzen ditu legeak, hau da, kontrola eta egiaztapena (101. artikulua), ikuskapena (102. artikulua) eta ikuskapen-akta (103. artikulua), eta aplikazio-eremu batzuetako eta besteetako arau-hausteak eta zehapenak zehazten, hala nola nekazaritza-lurren arloko arau-hausteak eta zehapenak (104. artikulua), nekazaritzako arau-hausteak eta zehapenak (105. artikulua), eta elikagaigintzako arau-hausteak eta zehapenak (106. eta 107. artikulua).

  1. titulua sortzen da, non sartzen baitira ikuskapena eta zehapen eta isunen erregimena ere. Helburua da egitura sistematikoagoa, arrazoizkoagoa eta zehapen-zuzenbidearen printzipio erregulatzaileekin eta tipifikazioak eskatzen duen argitasun eta segurtasunarekin errespetu gehiagokoa eratzea. Halaber, berrerortzearen eta isunen preskripzio eta publizitatearen erregulazioa sartzen da.

    Artikuluan aipatutako maiatzaren 7ko 5/2004 legeaz gain, badira elikagaigintzaren arloko arau-hausteak tipifikatzen dituzten beste arau batzuk ere, berdin-berdin aplikatu ahal direnak. Horregatik, eta segurtasun juridiko handiagoa eskaintze aldera, Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legeko 106. artikulua aldatu da, zuzenbidearen aurkakotzat eta, beraz, arau-haustetzat- har daitezkeen jokaerak eta ez-egiteak ahalik eta zehatzen ager daitezen.

    Azkenik, idazketa berria ematen zaio Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen eranskinari, Estatuko oinarrizko araudiari egokitzearren, alegia, zerbitzuen zuzentaraua aplikatuz Erregistro Integratu Industrialaren Erregelamendua onartzen duen maiatzaren 7ko 559/2010 Errege Dekretuari egokitzearren.

  1. Jatorri eta kalitate-ikurren kontrola erakunde pribatuek edo publikoek egin ahal izango dute. Kasu guztietan, erakunde horiek bete beharra edukiko dute produktuen egiaztapenerako erakundeei ezarritako eskakizun orokorrei buruzko UNE-EN-45011 araua edo haren ordezko edo osagarrizko araua, eta jakinarazpen bat aurkeztu beharko dute aurretiaz, zeinaren edukia inskribatuko baita Nekazaritza eta Elikadurako Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Euskadiko Erregistroan.

  1. Nekazaritza eta elikagaigintza-arloko industria orok, sozietate-egoitza edo instalazioren bat Euskal Autonomia Erkidegoan badu eta lege honen eranskinean jasotako jardueraren bat egiten badu, erantzukizunpeko adierazpen bat egin beharko du, zeina aurreikusita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis artikuluan, nahitaez eta funtzionamenduan jarri aurretik. Erantzukizunpeko adierazpenean jasotako datuak Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroan sartuko dira, zeina lege honetako 60. artikuluan sortzen baita.

  1. Nekazaritza eta Elikadurako Industrien Euskadiko Erregistroa sortzen da. Erregistro horretan jasoko da lege honetako 59.4 artikuluak hizpide duen erantzukizunpeko adierazpenean bildutako informazioa nekazaritza eta elikadurako industria orori dagokionez, baldin eta sozietate-egoitza edo instalazioetako bat Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beraien jarduera lege honen eranskinean aipatutako sektoreetako batekoa bada. Erregistro horretan integratuko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ardo Alkoholdunen Botilaratze eta Ontziratze Industrien Erregistroa ere.

  2. Erregistro hori Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean nekazaritza eta elikadurako gaietan eskumena daukan sailari atxikita egongo da, eta interkonexioa edukiko du Elikagaien Erregistro Sanitario Orokorrarekin.

  1. Ikuskatzaileek hartutako kautelazko neurriak berretsi, aldatu edo kendu egin beharko ditu, gehienez lau eguneko epean produktu galkorretarako eta gehienez zortzi eguneko epean gainerako produktuetarako, dagokion zehazpen-espedientea abiarazteko eskumena duen organoak. Neurriak eraginik gabe geratuko dira baldin eta espedientea irekitzeko akordioan ez bada berariazko erabakirik jasotzen beraiei buruz.

  1. Zehapen-prozedura abiarazteko egintzan, zehapen-ahalmena daukan organo titularrak erabaki beharko du neurri horiek mantendu, ezeztatu edo aldatu egitea, hartarako arrazoiak emanda. Neurriok iraungita geratuko dira baldin eta dagokion espedientea abiarazi ez bada ezarri zirenetik zortzi eguneko epean.

106. artikulua. Elikagaigintzako arau-hausteak.

  1. Elikagaigintzaren eta elikagaien kontrolaren arloetako arau-hauste administratiboak dira lege honetan edo elikagaigintzako produkzioaren kalitatearen defentsaren arloan aplikatzekoak diren beste lege batzuetan halakotzat tipifikatutako ekintzak edo omisioak. Lege honetan erregulatutako arau-hauste eta zehapenen araubidea aplikatzekoa da, orobat, animalien elikadurarako produktuetan eta ongarritarako produktuetan horien produkzioaren eta komertzializazioaren kalitateari eta onargarritasunari dagokionez. Ardoa eta mahatsetik eta ardotik ateratako produktuak ez dira araubide honetan sartzen, eta, hala, Europako erkidegoko, Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudi espezifikoetan ezarritakoa aplikatuko zaie.

  2. Elikagaigintzaren arloko arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

106 bis artikulua. Elikagaigintzako arau-hauste arinak.

  1. Erregistroen, aginduzko dokumentazioaren eta trazabilitatearen arloetan.

    1. Lege honetan ezarritako erregistroei, erregelamenduz ezarritako eran eta epean, dagokion jarduera-jakinarazpenik egin gabe aritzea nekazaritza eta elikadurako produktuak, edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak, ekoitzi, eraldatu edo komertzializatzeko etapetako edozeinekin zerikusia duten jardueretan, betiere organo eskudunaren errekerimendurik egon ez bada.

    2. Jardueran handitzeak, txikitzeak edo lekualdatzeak egitea alta emanda dagoen erregistroetako bakoitzean jakinarazi gabe edo haietan dagokion aldaketa egiteko eskatu gabe, eta era horretara jokatzea jardueraren titulartasuna edo helbide soziala aldatzean edo jarduerari amaiera ematean.

    3. Eskura ez edukitzea, arrazoi justifikatu gabe, erregistroetako dokumentazioa, stocken eta mugimenduen orriak, dokumentu komertzialak edo indarrean dauden xedapenek betebehar gisa ezartzen dituzten agiriak, ikuskapen-egintzetan kontrolerako eskatzen direnean.

    4. Erregelamenduz ezarritako denboran ez gordetzea trazabilitatea egiaztatzeko erregistroak, dokumentu komertzialak eta gainerako agiriak, betiere aldez aurretik organo eskudunaren errekerimendurik izan ez bada.

    5. Eguneratuta ez edukitzea trazabilitate-erregistroen dokumentazioa, stocken eta mugimenduen orriak, dokumentazio komertziala edo nekazaritzako edo elikadurako produktu baten trazabilitatearen segimendurako nahitaez eduki behar diren dokumentu guztiak, betiere eguneratuta egon behar zuen datatik hilabete baino gehiago igaro ez bada.

    6. Dokumentu komertzialetan, adierazpenetan edo trazabilitate-sistemako erregistroetan datu eta informazioei dagokienez zehaztasun ezak, okerrak edo omisioak agertzea, betiere idatzitako kantitatearen eta kantitate zuzenaren arteko aldea ez bada aplikatzekoa den araudi espezifikoak ezarritako errore-tarteak baino handiagoa, edo, halakorik ezean, aldea ez bada ehuneko hamabost baino handiagoa. Legedi espezifikorik ezean, portzentaje hori jaitsi egingo da ehuneko bostera arte, izendapen geografikoren bat edo bestelako kalitate- eta jatorri-ikurren bat duten produktuei buruzko adierazpen edo erregistroen kasuan.

    7. Ezarritako epeen barruan ez aurkeztea elikagaigintzari buruzko araudian ezarritako adierazpenak, edo adierazpen horiek akatsekin aurkeztea, baldin eta zehaztasun ezek, okerrek eta omisioek ez badiete eragiten produktuen izaera, identitate, kalitate, ezaugarri, osaera edo jatorriari.

    8. Identifikatuta ez edukitzea gordailuak, siloak, edukiontziak eta handizka saltzen diren produktuen ontzi-mota oro, edo horien identifikazioa ez izatea beraien trazabilitatea bermatzeko modukoa, edo horiek ez edukitzea ezin ezabatuzko edo nahastuzko markarik; orobat, ez adieraztea bolumen nominala eta edukia, aplikatzekoa den araudi espezifikoak hala agintzen duenean.

    9. Ez edukitzea erreklamazioak erregistratzeko eta tratatzeko eta arauarekin bat ez datozen produktuak erretiratzeko sistema bat, betiere araudiak hala agintzen badu jardueraren arabera.

  2. Etiketen arloan.

    1. Elikadurako produktuen edo elikagaiak produzitu eta komertzializatzeko materia eta elementuen etiketa, errotulu, aurkezpen edo bilgarrietan datu edo informazioen zehaztasun ezak, okerrak eta omisioak agertzea, betiere zehaztasun ezek, okerrek eta omisioek ez badiete eragiten produktu eta materia edo elementu horien izaera, identitate, kalitate, ezaugarri edo jatorriari.

    2. Nekazaritza eta elikadurako produktuak informazio egiazko, objektibo, oso eta ulergarria erantsi gabe aurkeztea produktu horien jasotzaileei edo erabiltzaileei, baldin eta etiketatzeari buruzko araudi orokorrean nahitaezko informaziotzat ezarritakoaren gehigarria den borondatezko informazioari badagokio.

    3. Goragoko paragrafoan ezarritakoa bete arren, erabiltzeko eta kontsumitzeko argibiderik gabe aurkeztea nekazaritza eta elikadurako produktuak, baldin eta argibide horiek jarraitu beharrekoak badira helburu horietarako.

    4. Bat ez etortzea elikadurako produktuaren edo elikagaiak produzitu eta komertzializatzeko materia edo elementuen benetako ezaugarriak eta eskainitako ezaugarriak, baldin eta ezaugarri horiek aplikazioko araudiak edukiaren aldetik mugatuta dituen parametro edo elementuei badagozkie, betiere hartan jasotako tolerantzia gainditu gabe, eta baldin eta bat ez etortze horrek ez badio eragiten produktuaren izaera, identitate, erregelamenduzko definizio, kalitate, izen edo izendapenari.

  3. Ikuskapenaren arloan.

    1. Kautelazko neurriak ez betetzea, betiere lege honetan larritzat eta oso larritzat tipifikatzen ez diren arau-hausteak badira.

    2. Osorik ez ematea ikuskapen eta kontrol administratiboko eginkizunak betetzeko beharrezkoa den informazioa edo dokumentazioa, edo informazioa irakurtezina edo ulertezina izatea, ikuskapen-lana eragozteko moduan.

  4. Oro har, ez betetzea administrazio eskudunek elikagaien produkzioaren kalitatea defendatze aldera jarduera horri buruz ematen dituzten jarraibideak, bai eta ez betetzea arauetan ezarritako baldintza, obligazio edo debekuak elikagaien produkzio eta komertzializazioari dagokionez, garraioa barne, baldin eta arau-hauste formal hutsak badira, larritzat edo oso larritzat tipifikatuta ez daudenak.

106 ter artikulua. Elikagaigintzako arau-hauste larriak.

  1. Erregistroen, nahitaezko dokumentazioaren eta trazabilitatearen arloetan.

    1. Lege honetan ezarritako erregistroei jarduera-jakinarazpenik egin gabe aritzea nekazaritza eta elikadurako produktuak, edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak, ekoitzi, eraldatu edo komertzializatzeko etapetako edozeinekin zerikusia duten jardueretan.

    2. Lege honetan ezarritako erregistroei jakinarazpenik ez egitea jardueraren handitze, txikitze edo lekualdatzeari dagokionez, titulartasunaren edo helbide sozialaren aldaketari dagokionez, edo jardueraren amaierari dagokionez, aldez aurretik erregularizatzeko baldintza bete gabe.

    3. Agintari eskudunari jarduera-jakinarazpenik egin gabe aritzea animalientzako elikagaiak produzitu, eraldatu, biltegiratu, garraiatu eta banatzeko etapetako edozeinekin zerikusia duten jardueretan, eta ondorioz Animalien Elikadurako Operadoreen Erregistroan inskribitu gabe egotea.

    4. Eguneratuta ez edukitzea trazabilitate-erregistroen dokumentazioa, stocken eta mugimenduen orriak, dokumentazio komertziala edo nekazaritza edo elikadurako produktu baten trazabilitatearen segimendurako nahitaez eduki behar diren dokumentu guztiak, betiere eguneratuta egon behar zuen datatik hilabete baino gehiago igaro bada, edo, epe hori igaro gabe ere, produkzioa eta stocka ezin badira justifikatu beste dokumentazio baten bidez.

    5. Erregelamenduz ezarritako denboran ez gordetzea trazabilitatea egiaztatzeko erregistroak, dokumentu komertzialak eta gainerako agiriak, betiere aldez aurretik Administrazioaren errekerimendua izan bada.

    6. Dokumentu komertzialetan, adierazpenetan edo trazabilitate-sistemako erregistroetan datu eta informazioei dagokienez zehaztasun ezak, okerrak edo omisioak agertzea, baldin eta idatzitako kantitatearen eta kantitate zuzenaren arteko aldea aplikatzekoa den araudi espezifikoak ezarritako errore-tarteak gainditzen baditu edo, araudi espezifikorik ezean, bien arteko aldea ehuneko hamabost baino handiagoa bada, edo ehuneko bost baino handiagoa izendapen geografikoren bat edo kalitate eta jatorrizko bestelako ikur bat duten produktuei buruzko adierazpen edo erregistroen kasuan, aplikatzekoa den araudi espezifikorik ezean.

    7. Elikadurako produktuen edo elikagaiak produzitzeko eta komertzializatzeko materia eta elementuen egiazko identitatea aldatzea, identifikatzeko balio duten datuak edo dokumentuak faltsutuz.

    8. Ez aurkeztea edo akatsekin aurkeztea elikagaiei buruzko araudian ezarritako adierazpenak, edo akatsekin aurkeztea, betiere adierazpen horietako zehaztasun ezek, okerrek edo omisioek eragiten badiete adierazpenetan aipatutako produktuen izaera, kalitate, ezaugarri, osaera edo jatorriari.

  2. Etiketen arloan.

    1. Aginduzkoak diren etiketa, errotulazio, aurkezpen, bilgarri edo ontzirik gabe komertzializatzea nekazaritza eta elikadurako produktuak, edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak; edo horietan jarritako informazioak jasotzaileei edo hartzaileei nahasmendua eraginez komertzializatzea.

    2. Elikadurako produktuen edo elikagaiak produzitzeko edo komertzializatzeko materia edo elementuen etiketa, errotulu, aurkezpen edo bilgarrietan zehaztasun ezak, okerrak edo omisioak agertzea, baldin eta zehaztasun ez, oker edo omisio horiek eragiten badiete produktu, materia edo elementu horien izaera, identitate, kalitate, ezaugarri edo jatorriari.

    3. Nekazaritza eta elikadurako produktuak beren funtsezko ezaugarrien informazio egiazko, objektibo, oso eta ulergarria erantsi gabe aurkeztea produktu horien jasotzaileei edo erabiltzaileei, betiere nahitaezko etiketatze orokorrak eraman behar duen informazioa bada.

    4. Nekazaritza eta elikadurako produktuetan, edo elikagaiak produzitzeko eta komertzializatzeko materia eta elementuetan, ez dagozkien gauzak jartzea izen sozial, izen edo deitura komertzial, esapide, zeinu, marka, sinbolo, enblema, deitura, izendapen, kalifikazio, produktu-mota, jatorri edo etorki-adierazpen eta produkzio edo elaborazio sistemari buruzko zehaztapenetan. Zehazki honako hauek:

      1. Azalpenak bat ez etortzea produktuarekin, edo nahasmendua eragiteko arriskua izatea fonetikaz, grafiaz edo ortografiaz beste zerbaitekin antza dutelako, nahiz eta honelako terminoak agertu: mota, estiloa, generoa, imitazioa, ordezkoa edo antzekoak.

      2. Azalpenak bat ez etortzea operadorearen egiazko nortasunarekin.

      3. Azalpenak bat ez etortzea egiaz produzitzen, fabrikatzen, egiten, ontziratzen edo komertzializatzen edo banatzen diren lekuarekin.

      4. Azalpenak ezin egiaztatuzkoak izatea.

    5. Iruzur egitea elikadurako produktuetan edo elikagaiak produzitzeko edo komertzializatzeko materia eta elementuetan. Nolanahi ere, kontuan hartu behar dira lortutako emaitza analitikoen inguruan legez ezarritako tolerantziak.

  3. Ikuskapenaren arloan.

    1. Organo eskudunaren baimenik gabe edonola manipulatu, lekualdatu edo baliatzea badaezpada atxikitako salgaiak, betiere zigiluak manipulatzen ez badira eta salgaiak ez badira ateratzen atxiki izan ziren instalazioetatik.

    2. Ez ematea edo eman nahi ez izatea lege honetako gaietan informazio, zaintza, ikerketa, ikuskapen, tramitazio eta exekuzio eginkizunak betetze aldera organo eskudunek edo beraien agenteek eskatzen dituzten datuak eta informazioa, betiere ez emate edo eman nahi ez izate horrek ez badauka kausa justifikaturik.

    3. Informazio ez-zuzena edo dokumentazio faltsua ematea.

    4. Ez uztea lokaletara, instalazioetara edo garraiobideetara sartzen.

    5. Ez uztea laginak hartzen edo produktuen gaineko beste kontrol mota batzuk egiten.

    6. Ez justifikatzea zirkulazioan jarritako produktuen gainean egindako egiaztapen edo kontrolak.

    7. Ikuskapena egiten den unean ez ematea Administrazio publikoko ikuskatzaileek beren ikerketa-eginkizunak betetzeko behar dituzten dokumentu, datu eta informazioak, eta ez uztea dokumentu horiek egiaztatzen.

    8. Ikuskaritzak emandako epean ez ematea eskatutako informazioak eta dokumentuak.

    9. Egitateen egiarekin bat ez datozen ziurtagiriak eta txostenak egitea kalitatea babesteko figurak, edo aukerako argibideak dituzten etiketak, kontrolatzen eta ziurtatzen dituzten organoek.

    10. Saio, proba edo ikuskapenak osorik ez egitea edo haietatik emaitza ez-zuzenak ateratzea, egitateak behar adina ez egiaztatzeagatik edo arau teknikoak behar bezala ez aplikatzeagatik.

    11. Kautelazko neurriak ez betetzea, baldin eta neurri horiek lotuta badaude lege honetan larri gisa tipifikatuta dauden arau-hausteekin.

  4. Beste arau-hauste larri batzuk.

    1. Baimenik gabe aritzea, nahitaezkoa izan arren, nekazaritza eta elikadurako produktuak, edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak, produzitu, eraldatu edo komertzializatzeko etapetako edozeinekin zerikusia daukaten jardueretan, edo baimenean jaso gabe daudela edo baimena baliogabetuta dutela aritzea jarduera horietan, betiere pertsonentzat, animalientzat edo ingurumenerako arriskurik ez baldin badago.

    2. Operadoreen tegietan debekaturik dauden makinak edo instalazioak edukitzea edo baliatzea, elikadurako produktuak ekoitzi, transformatu edo komertzializatzeko urratsetako edozeinetan gauzatzen diren jardueretarako.

    3. Dagokion baimenik gabe produktuak handizka edukitzea edo saltzea, bai eta aplikazioko legeria espefizikoak baimentzen ez dituen sustantziak edukitzea edo saltzea edo hartarako baimenik gabe sustantziak edukitzea edo saltzea.

    4. Produktu identifikatu gabeak gordailutzea edozein instalazio edo garraiobidetan.

    5. Ez ezartzea, produktuak kaltegarriak ez direla eta osasunerako onak direla bermatze aldera, unean-unean indarrean dagoen araudiak agindutako autokontrol-sistemak.

    6. Gaiak edo elementuak gehitzea edo kentzea dakarten tratamendu edo prozesuekin egitea produkzio-bitartekoak eta nekazaritzako eta elikadurako produktuak, osaera aldaraziz iruzur egiteko asmoz.

    7. Ez betetzea, nekazaritza eta elikadurako produktuak edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak ekoitzi, eraldatu eta banatzeko urratsetako edozeinetan, beren jarduerari dagozkion elikadura-segurtasuneko neurriak, baldin eta horren ondorioz kaltegabeak ez izatea eragiten bada.

    8. Indarrean dagoen araudiak baimena eman arren, ezarritakoaz bestera aplikatzea tratamenduak, praktikak, prozesuak edo gaiak, eta, horren ondorioz, nekazaritza eta elikadurako produktuen edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia edo elementuen osaera, definizio, identitate, izaera edo kalitatea eragitea.

    9. Arau-haustea berriro egitea.

    10. Kasurik ez egitea nekazaritza eta elikadurako ikuskapen-aktan jasotako akatsak zuzentzeko oharrei, ikuskaritzak edo Administrazioko kontrol-organo eskudunak epea ezarri badu horiek zuzentzeko.

  5. Oro har, iruzur egiteko edo irabaziak lortzeko asmoz, nekazaritza eta elikadurako produkzioaren kalitatea babestearen arloan indarrean dauden legeetan eraginkortasunari ihes egiten dion jarduera oro, eta nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializazioarekin, garraioa barne, zerikusia duten legeetan ezarritako baldintza, betebehar edo debekuei ihes egiten dien jarduera oro.

106 quater artikulua.-Elikagaigintzako arau-hauste oso larriak.

  1. Aginduzko dokumentazioaren eta trazabilitatearen arloetan.

    Ezinezkoa izatea nekazaritza eta elikadurako produktuen trazabilitatearen jarraipena egitea ekoizte, eraldatze, ontziratze eta merkaturatzearen urrats guztietan barruan sartuta garraioa, salmenta eta kostu bidezko edo dohainikako entrega-mota oro eta barruan harturik produktu horietan sartzeko ziren osagaiak, lehengaiak, gehigarriak eta substantzia deribatuak, batere ez izateagatik erregistrorik, akonpainamenduko dokumenturik, fakturarik edo bestelako dokumenturik edo daturik, adibidez produktuen hornitzaileen eta jasotzaileen identitateari buruz, eta batere ez izateagatik informaziorik produktu horien identifikazio, izaera, jatorri, ezaugarri kualitatiboei eta produkzio eta banaketako kondizioei buruz.

  2. Etiketatzearen arloan.

    1. Eskubiderik gabe erabiltzea izendapen geografiko batek edo elikaduraren kalitatearen beste babes-figura edo ikur batzuek babesten dituzten izenak aipatzen dituzten adierazpenak, merkataritza-izenak, markak, sinboloak edo enblemak; edo babestutako izenekin edo zeinu edo enblema bereizgarriekin duten antz fonetiko edo grafikoagatik produktuen izaera, kalitate edo jatorriari buruz nahasbidea eragin dezaketenak, nahiz eta mota, estiloa, generoa, imitazioa, ordezkoa edo antzeko beste termino batzuekin batera joan.

    2. Bidegabeki edukitzea, negoziatzea edo erabiltzea izendapen geografikoen edo elikaduraren kalitatearen beste babes-figura edo ikur batzuei dagozkien dokumentuak, zigiluak, etiketak edo bestelako identifikazio-elementuak, bai eta horiek faltsutzea, betiere delitu edo falta ez bada.

    3. Produktuak faltsutzea edo faltsututako produktuak saltzea, betiere delitu edo falta ez bada.

  3. Ikuskapenaren arloan.

    1. Kautelaz atxikitako salgaiak baimenik gabe manipulatu, lekuz aldatu edo baliatzea, betiere zigiluak urratzen badira edo salgaiak atxikita zeuden instalazioetatik ateratzen badira.

    2. Uko egitea ikuskapen-zerbitzuen jarduketari.

    3. Hertsatzea, mehatxatzea, iraintzea, errepresaliatzea eta erasotzea ikuskapenaren eta kontrolaren ardura duten langileak, edo zehapen-espedienteen instrukziogileak, betiere arau-hauste penala ez baldin bada.

    4. Egitateen egiarekin bat ez datozen ziurtagiriak eta txostenak egitea ikuskapen eta kontroleko edo ziurtapenerako organoek.

    5. Saio, proba edo ikuskapenak osorik ez egitea edo haietatik emaitza ez-zuzenak ateratzea, egitateak behar adina ez egiaztatzeagatik edo arau teknikoak behar bezala ez aplikatzeagatik, baldin eta horien ondorioz kalte oso larria edo arrisku oso larri eta berehalakoa eragiten bazaie pertsonei, animaliei edo ingurumenari.

  4. Beste arau-hauste oso larri batzuk:

    1. Aldaketa, aizunketa, faltsuketa edo iruzurra hirugarren batzuen bidez hedatzea dakarten arau-hausteak, haiei emanez egitate horiek egin, ezkutatu edo estaltzeko behar diren gai, bitarteko edo prozedurak.

    2. Partez edo osoki osasun-araudiaren arau-hauste larriekin batera gauzatu diren edo arau-hauste horiek egiten laguntzeko edo estaltzeko baliatu diren arau-hausteak.

    3. Pertsonentzat, animalientzat eta ingurumenerako arriskua dakarten praktika, tratamendu edo prozesuen bidez egin, eraldatu edo merkaturatzea nekazaritza eta elikadurako produktuak.

    4. Elikadura-produktuak egite aldera baimendu gabeko makina, instalazio edo produktuak edukitzea elikagaiak egiteko edo ontziratzeko industrien lokaletan, baldin eta pertsonentzat, animalientzat edo ingurumenerako arriskua badakarte.

    5. Baimenik gabe aritzea, nahitaezkoa izan arren, nekazaritza eta elikadurako produktuak, edo nekazaritza eta elikadurako produkzio eta komertzializaziorako materia eta elementuak, produzitu, eraldatu edo komertzializatzeko etapetako edozeinekin zerikusia daukaten jardueretan, edo baimenean jaso gabe daudela edo baimena baliogabetuta dutela aritzea jarduera horietan, baldin eta arriskua badakarte pertsonentzat, animalientzat edo ingurumenerako.

  1. Hertsapen-isunak errepikatu egin ahal izango dira hilabete baino txikiagoak izango ez diren denbora-tarteetan, eta beraien zenbatekoa ezingo ba izan isun gisa jarritako zehapenaren zenbatekoaren ehuneko hogeita hamar baino gehiago. Honako irizpideak hartuko dira kontuan hertsapen-isunok ezartzerakoan:

    1. Konpontze-obligazioa betetzeari dagokionez izandako atzerapena.

    2. Obligazioak ez betetzeari dagokionez intentzionalitatea edo errepika egotea.

    3. Eragindako kalteen izaera.

Obligazioa daukan pertsona edo erakundeak ordaintzen ez badu, hertsapen-isunak premiamendu-bidetik eskatu ahal izango dira, behin hogeita hamar egun baliodun pasatu ondoren isunaren jakinarazpenetik.

Hertsapen-isunak independenteak eta bateragarriak izango dira ezarri daitezkeen zehapenekiko.

Hemezortzigarren artikulua. 111 bis artikulua sortzen zaio Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legeari, izenburu eta idazkera honekin:

111 bis artikulua. Berrerortzea.

Lege honen ondorioetarako, berrerortzea gertatuko da arau-hausteen erantzuleak diren pertsona fisiko edo juridikoek mota bereko arau-hauste bat baino gehiago egin badute hemezortzi hileko epean eta hori hala deklaratu bada ebazpen irmo bidez.

111 ter artikulua. Preskripzioa.

  1. Lege honetan tipifikatutako arau-hauste oso larrien preskripzioa bost urtera izango da, larriena hiru urtera eta arinena urtebetera, arau-haustea egin den egunetik kontatzen hasita.

  2. Arau-hauste oso larriengatik ezarritako zehapenen preskripzioa bost urtera izango da, larriena hiru urtera eta arinena urtebetera, zehapena ezartzen duen ebazpena irmoa izaten hasten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

111 quater artikulua. Zehazpenen erregistroa eta publizitatea.

  1. Lege honetan erregulatutako erregistroetan zehapenei buruzko atal bat egongo da, eta hartan idatziko dira arau-hauste mota batzu eta besteengatik eman diren xedapen irmoak.

  2. Arau-hauste oso larriengatik emandako xedapen irmoak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion lurralde historikokoan argitaratuko dira.

Hogeita batgarren artikulua. Hirugarren xedapen gehigarria sortzen da, testu honekin:

Hirugarrena. Hizkuntza-esubideak.

Legea betetzeko neurriak hartzen direnean, euskal herri-administrazioek euskararen eta gaztelaniaren erabilera bermatuko dute kanpoko harremanetan. Halaber, pertsona fisikoek eta pertsona juridikoen ordezkariek haiekin dituzten harremanetan euskara eta gaztelania, ahoz zein idatziz, erabiltzeko eta arreta hizkuntza berean jasotzeko duten eskubidea bermatuko da.

Hogeita bigarren artikulua. Aldatu egiten da Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikari buruzko abenduaren 23ko 17/2008 Legearen eranskina, honela idatzita gelditu dadin:

«ERANSKINA

Honako hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikadura Industrien Erregistroan, lege honen 60. artikuluan ezarritakoan, jaso beharko diren nekazaritza eta elikadurako industrien jarduerako sektoreak eta nekazaritza eta elikadurako produktuen komertzializazioaren jarduerako sektoreak, ondoren erregelamendu bidez garatuko direnak:

(Ikus .PDF)

AMAIERAKO XEDAPENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 28.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.