Segurtasun Saila

Ordutegiak aldatzeko baimenak

Deskribapena


17/2019 Dekretua, otsailaren 5ekoa, honen helburua da Euskal Autonomi Elkartearen eremuan jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegiak arautzea, bai eta jarduera horien beste alderdi batzuk ere, ordutegiekin zerikusia dutenak hain zuzen.

 


Ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak aldatzea eta joko- eta ostalaritza-lokalen ordutegiak aldatzea

Jolas-jarduerak eta ikuskizunak hasteko/amaitzeko edo joko- eta ostalaritza-lokalak irekitzeko/ixteko ordutegia aldatzea.

 

Nori dago zuzenduta


  • Ostalaritza lokalak.
  • Jokorako lokalak.
  • Jendaurreko ikuskizunen lokalak.
  • Beste jendaurreko ikuskizun eta jolas jarduera batzuk.

 

 

 

 

 

 

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Babes Zibileko Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Arabako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Lurralde Bulegoa
Helbidea: Kale Nagusia 81, 1. solairua
48011 Bilbao

Gipuzkoako Lurralde Bulegoa
Helbidea: Vitoria-Gasteiz hiribidea, 3-4.a
20018 Donostia-San Sebastián

Zuzenean
Helbidea: Donostia-San Sebastian kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Ikuskizunen eta jolas-jardueren ordutegiak aldatzea eta joko- eta ostalaritza-lokalen ordutegiak aldatzea: 0021501

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabidea egiaztatu ondoren, eraginpean hartutako udalei, lurralde-zerbitzu eskudunari eta Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitateari txostenak eskatuko zaizkie.

Eskabideak Aurkezteko Epea:

Interesdunaren eskariz.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

3 hilabetekoa, martxoaren 13ko 36/2012 Dekretuaren bosgarren artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizun publikoen eta jolas-jardueren ordutegiak eta jarduera horiei buruzko beste alderdi batzuk ezartzen dituen dekretua bigarrenez aldatzen du.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak

Beste tramite batzuk