Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

2002ko Gure Artea Sariak

 

Badplayer www.badplayer.com 2002

Roberto Aguirrezabala Martínez
Bilbao, 1971

Badplayer. 2002





net.art-eko artista eta Internet Adclick konpainiako zuzendari exekutibo eta kide sortzailea.
Arte Ederretan lizentziatua, ikus-entzunezko eta pinturako espezialitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatea.
(1990-1995).

Ibilbidea

Interneti lotuta egon da 1995etik sektoreko hainbat enpresatan kreazio-zuzendari egindako lanarekin. 1999ko ekainean Interneteko Adclick konpainia (www.adclick.es) sortu zuen, Interneterako eta komunikazio digitalerako proiektuetan espezializatutako agentzia interaktiboa. Gaur egun, lan handia egiten ari da arte elektronikoan, nazioarte mailan erakusgarri izan diren net.art-eko piezekin. Bere ikerketa Interneteko adimen artifizialaren testuinguruan zehaztu du; erabiltzailearekin modu elkarreragilean jarduten duten robot birtualekin izaera birtualak sortzen ditu, eta adimendun istemekin lan egiten du.
Bitniks (www.bitniks.es) argitalpen elektronikoa argitaratzeko elkarlanean aritzen da, diseinu-sekzioan. Hileroko bere artikulua, Internet eta net.art-eko ikuspegi estetiko eta kontzeptualak eta diseinuaren
arloko egungo joeren ingurukoa izaten da.
Arte elektronikoaren eta Interneten inguruko hainbat hitzaldi eman ditu eta mahai-inguruetan ere parte hartu izan du Espainian.
Net.art-eko proiektu berria ekoizteko Artelekuko “Artea eta Elektrizitatea” tailerra (2000 – 2001)
Artelekun Txomin Badiola eta Angel Badosek emandako eskulturatailerra burutu zuen (Donostia –1994).


Net.art-eko proiektuak

Badplayer”, (2002), Caja Madridek ekoiztua.
Scanner Game”, (2001-2002), Artelekuk ekoiztua.
what:you:get”, (1999-2000), Mecadek ekoiztua.
“net.ads” (1999), Artelekuk ekoiztua.
easyONE”, (1998-1999), berak ekoiztua.


Erakusketak

Oraintsu, net.art-eko erakusketa askotan parte hartu du. Horien artean aipagarrienak: “Cyberia 02” (Botín Fundazioa, Santander, 2002), “ARCO 2002”, (Madril). “Maquin@rte” (Caceresko auditorioa, 2002). “Artea eta elektrizitatea”,  (2001), Artelekuk antolatutako tailerra, on-line eta off-line medio batzuetan ikusgai izan da). “Festival Plaza 01“ (Donostia, 2001), Laura Baigorriren ardurapeko net.art sekzioa. “Arte en Línea”, (Bartzelona 2001) La Caixa Fundazioa Mediatekak antolatua. “Hannover 2000”, “Arco 2000”, Erakusketa Unibertsaleko Espainiako pabilioian izandako net.art-en erakustaldia. Arte Garaikidearen Nazioarteko Feria (Madril, 2000). “Net_eondition” nazioarteko erakusketa (Bartzelona, Alemania, Austria, Japonia, 1999-2000). “Vértigos: artes audiovisuales online/ off-line” (Madril, 1999). “Nafarroako Bideo Jaialdia” (Iruñea, 1998 y 1999 hurrenez hurren). “En el antiguo frontón han puesto un cibercafé/Frontoi zaharrean ciberkafea jarri dute” (Vitoria- Gasteiz, 1999). “1st_Medi@terra_festival” - Fournos. Athens (Grezia, 1999). Bogotako Arte Modernoaren Museoa eta Museo Nazionala (1999). Horrez gain, bideo eta eskultura-erakusketa gehiagotan ere parte hartu du 1990 eta 1997 artean.


Sariak eta bekak

net.art-eko hainbat sari eta beka lortu ditu: artista berriari saria “Nafarroako Bideo Jaialdia”n 1998an. “Generación 2001” beka, Caja Madrid-ena, net.art-eko “Badplayer” proiektua ekoizteko.
Net.art-eko “Scanner Game” proiektua garatzeko Artelekuren ekoizpena. MECADen beka, net.art-eko “what:you:get” proiektua gauzatzeko. Interneterako “net.ads” proiektua gauzatzeko Artelekuren produkzioa, 1999. Eskultura eta pinturako beste sari batzuk: “Ertibil” (1994 eta 1996), “Muzkizko XI. Pintura-lehiaketa, 1. saria” (1993). Euskal Herriko Unibertsitateak obra bat erosi zion urteroko deialdian (1995), beste batzuen artean.