Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza > Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza
ARLOAK / EGINKIZUNAK
12. artikulua.– Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritza.
Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:
- Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-produktuen informazioari, sustapenari eta publizitateari buruzko programak eta jardunak prestatu, kudeatu eta laguntzea, ekoizpen primariotik gastronomiara.
- Erregistro hauek kudeatzea: EAEko Nekazaritza eta Elikagaigintza Produktuen Kontrol eta Egiaztapenerako Erakundeen Erregistroa, EAEko Artisau Ekoizleen Erregistroa, Euskadiko Ekoizpen Integratuko Operadoreen Erregistroa, Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Erregistroa eta zuzendaritzaren eskumeneko gainerako erregistro, errolda eta zerrendak.
- Zuzendaritzaren berezko jardun-arloetan, Europar Batasunak eta nazioarteko beste organismo batzuek burutzen dituzten jardueren ondoriozko programak idazten laguntzea eta programok egikaritzea, kasuan-kasuan kudeaketaren ardura duen agintaritzarekin lankidetzan.
- Elikagaien eta ongarrien kontrol ofiziala egitea fase hauetan: ekoizpen, eraldaketa, ontziratze, biltegiratze, garraio eta handizkako zein txikizkako merkaturatzean.
- Lehengaien inportazioan eta esportazioan egin daitezkeen iruzurren kontrol ofiziala egitea.
- Elikadura Katearen Legearen arabera, egin daitezkeen iruzurren kontrol ofiziala betetzea, eta legea eta harekin lotutako araudia behar bezala eta osorik ezartzeko ekintzak garatzea.
- Elikagaien ekoizpen-katean nahiz kontsumoan eta elikagaien bermearekin lotutako gainerako alderdietan dauden arriskuen ebaluazioari buruzko azterketak egitea.
- Elikagai-krisien egoeretan jardun-prozedurak ezartzea, gaian parte hartzen duten sailekin eta organo eskudunekin koordinaturik.
- Beste entitate eta erakunde batzuekin koordinatuta, ekoizpen ekologikoaren garapena bultzatzea.
- Nekazaritzako eta arrantzako produktuen jatorri-deiturak eta kalitate- eta berme-bereizgarriak kontrolatzea, ekoizpen integratua barne, sektoreko enpresek horiek erabiltzea sustatuz, dagozkion kontseilu arautzaileak eta kontrol eta kudeaketarako erakundeak sortuz eta kontrolatuz eta Euskal Autonomia Erkidegoaz gaindiko kontseilu arautzaileetan parte hartuz.
- Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen ezaugarriak normalizatu, tipifikatu eta arautzearekin erlazionatutako arauak egokitzeko jarduerak egikaritzea. Nekazaritza- eta elikagai-ekoizpenaren kalitatearen eta iruzur-kontrolaren aldeko jardunak planifikatu eta zuzentzea.
- Nekazaritza-, arrantza- eta elikagai-enpresei eta kontsumitzaileei zuzendutako sentsibilizazio-kanpainak sustatzea, elikagaien bermearekin zerikusia duten alderdiak eta elikagai-krisien egoeren aurreko jardun-prozedurak betetze aldera.
- Kontsumitzaileen elkarte eta elkarte profesionalekin lankidetzan aritzea, elikagaien ekoizpen-katean eta kontsumoan kalitatea kontrolatzen dela bermatzeko.
- Nekazaritzako eta abeltzaintzako merkatuetan esku hartzeko eta merkatuok arautzeko jarduna kudeatzea, ikuskatze-ahalmena baliatuz.
Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzak beharrezko laguntza tekniko eta administratiboa emango die Euskadiko Ekoizpen Integraturako Koordinazio Batzordeari, Elikagaien Kontratazioko Merkataritza Jardunbide Egokien Kodearen Jarraipen Batzordeari eta EAEko Elikakatearen Behatokiari.
7. artikulua.– Saileko zuzendaritzak.
Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokion sailburuordearen mende daudela, edo sailburuaren mende, bestela, Kabinete eta Komunikazioko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek baliatzea:
- Beren jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
- Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
- Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako zuzendaritzak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
- Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
- Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
- Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
- Arau-hauste arin eta astun gisa tipifikatutako zehapen-espedienteak hastea eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
- Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
- Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
- Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
- Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea nork bere eskumeneko arloan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
- Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, egiteko komunak, oro har, Jaurlaritzako zuzendariei atxikitzen zaizkienak.