Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Azterlan Kabinetearen Zuzendaritza

  • Titularra:
  • Agintaldia: XII. Legealdia

ARLOAK / EGINKIZUNAK

Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzari, dekretu honen 6. artikuluan oro har ematen zaizkion egitekoez gain, egiteko hauek dagozkio:

  1. Lehendakariaren lan-programaren jarraipena egitea.
  2. Lehendakariari laguntza zuzena ematea karguaren arabera esleituta dituen egitekoetan.
  3. Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen bidez, behar diren azterlanak, txostenak eta jarduerak egitea, Jaurlaritzaren Lehendakaritzak gizarte-errealitatearen egoeraren eta bilakaeraren berri izan dezan.

6. artikulua.- Zuzendaritzak.

Lehendakaritzaren egitura osatzen duten zuzendaritzetako bakoitzari dagokio, dekretu honen hurrengo kapituluetan zehaztutako arlo espezifikoei kalterik egin gabe, egiteko orokor hauek betetzea:

  1. Kontratazio-organo gisa jardutea esleituta dituzten jardun-arloei dagozkien gaietan, indarreko legeen arabera kontratuak txikitzat jotzen badira.
  2. Indarrean dauden legeetan txikitzat tipifikatutako kontratuen gastu-baimenak ematea zuzendaritzen jardun-arloei dagozkien espedienteetan.
  3. Zuzendaritzen eskumen-arloan, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planean ezarritako helburuak zehaztea eta helburuok ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  4. Zuzendaritzen esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planaren helburuak definitzea, bai eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak sustatu, gauzatu eta ebaluatzea ere; eta, horretarako, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko politiken kudeaketa integratua egin, Araubide Juridikoaren Zuzendaritzako Berdintasunerako Unitatearen koordinaziopean eta Emakunde–Emakumearen Euskal Erakundearekiko lankidetzan.

Harremanetarako datuak

Telefonoa/k

AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones
AƱadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Manu Castilla Albisu
(2014/02/17 - 2023/01/20) Azterlan Kabinetearen zuzendaria