Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbait diru-baliabide esleitzen dituen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakia. Diru-baliabide horien bidez, hain zuzen ere, 2020an finantzatuko dira Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 58
  • Hurrenkera-zk.: 1660
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/03/04
  • Argitaratze-data: 2020/03/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Ogasun; Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2020ko martxoaren 3ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez, zenbait diru-baliabide esleitu ditu, zehazki, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2020an finantzatzera bideratuko direnak. Lanbideren Estatutuetako 10.2 artikuluaren p) letran xedatutakoarekin bat etorriz (estatutu horiek maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lanbideko zuzendari nagusiak eman behar du argitara erabaki hori.

Horregatik guztiagatik, hau

Lehenengoa. Argitara ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2020ko martxoaren 3ko bilkuran hartutako Erabakia, zeinaren bidez zenbait diru-baliabide esleitzen baitira urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan ezarritako laguntzak 2020an finantzatzeko. Ebazpen honen eranskinean jasota dago erabaki horren testua(164/2019 Dekretua, Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa).

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren Erabakiak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.

Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluaren bidez, langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak arautzen dira, hain zuzen ere pertsona horiek ordezka ditzaten besteren konturako langileak eta kooperatiba-sozietateetako bazkide-langileak edo lan-bazkideak. Horretarako, langileok egoera hauetakoren batean egon behar dute: seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko eszedentzia edo lanaldi-murrizketa hartuta.

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.5 artikuluan ezarrita dagoenez Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartu zen dekretu horren bidez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen dirulaguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu ziren dirulaguntzetarako.

Urriaren 22ko 164/2019 Dekretua xedapen orokorra da, indarraldi mugagabea duena, eta, 62. artikuluan xedatzen duenez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabaki baten bidez, urtero zehaztuko da zenbat diru bideratuko den IV kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzera.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2020ko ekitaldiko Dirulaguntza Plan Estrategikoan jasota daude langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzok, zeinen helburua baita, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Aipatutako plan estrategikoa Lanbideren Administrazio Kontseiluak onartu zuen, 2019ko azaroaren 13ko bileran hartutako erabakiaren bidez. Hartara, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluan xedatua bete zen.

Abenduaren 27ko 13/2019 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Aurrekontu Orokorrak onartu ziren, eta, haietan, aurreikusita dago laguntza hauek finantzatzera bideratutako kreditua.

Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo horren Administrazio Kontseiluak, 2020ko martxoaren 3ko bilkuran proposamena aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du.

ERABAKIA

2020ko ekitaldian, 2.200.000,00 euro esleitzea langabezian inskribatuta dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko laguntzak finantzatzera. Laguntza horien helburua da, hain zuzen ere, kontratatutako pertsonek ordezkatzea besteren konturako langileak edo kooperatiba-sozietateetako bazkide-langile edo lan-bazkideak, egoera hauetakoren batean daudenak: eszedentzian edo lanaldi-murrizketa hartuta, seme-alabak edo mendetasun-egoeran edo oso osasun egoera larrian dauden senitartekoak zaintzeko. Laguntza horiek Familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzko urriaren 22ko 164/2019 Dekretuaren IV. kapituluan araututa daude.

Indarrean dagoen legediaren araberako aurrekontu-aldaketarik onartzen bada, aurrekontu-ekitaldi batean emango diren laguntzen bolumen osoak ezin izango du gainditu ez aipatutako esleipena ez haren igoeraren ondoriozkoa. Aldaketa horiek eginez gero, horren berri jakinaraziko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez.