Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Eskumenak eta transferentziak

Inprimatu

42/1986 DEKRETUA, urtarrilaren 28koa (Dekretu horren bidez, ikuskizunen arloan Transferentzien Bitariko Batzordeak 1985eko azaroaren 28an hartutako erabakia argitaratzea onetsi zen).

Identifikazioa

  • Egoera: Eginda
  • Transferentziaren urtea: 1985
  • Gaia: Gizarte Komunikabideak, Kultura, Ondare Historikoa, Jabetza Intelektuala; Segurtasuna
  • Jardun-eremua: Kultura; Herrizaingoa
Xedea:

1. Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatzea Estatuko Administrazioak, Erkidegoko lurraldean, ikuskizunen arloan betetzen zituen eginkizunak. 

2. Estatuko Administrazioak, ordea, kirol-probetarako ematen dituen baimenen berri eman beharko dio EAEri, kirol-proba horiek zati batean EAEko lurretan eta gainerakoan EAEko lurretatik kanpora egitekoak direnean. 

3. Ikuskizunei buruzko eskumenak gauzatzerakoan eta segurtasun publikoaren arloari dagokionez, Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketari buruzko arauei men egin beharko zaie.