Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

194/1996 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Laguntza Espezializaturako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4051
  • Xedapen-zk.: 194
  • Xedapen-data: 1996/07/23
  • Argitaratze-data: 1996/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Sanitatearen alorrerako Eusko Legebiltzarrak onartutako aldakuntza estrategietan aitortzen denez, sanitate alorreko zerbitzuen egitekoak korapilatsuak eta berariazkoak izateak, teknika alorrean etengabe eboluzionatzeak eta uneoroko aldaketei egokitu beharrak, beharrezko egiten du, ahalik eta eraginkorrena bilakatzeko, eboluzio horri arin eta malgutasunez egokituko zaion antolatze esparru bat sortzea.

Estrategia horietan, bestalde, sorospen prozesuen kalitate eta egiaztapenari buruzko ebatziak hartzeko ahalmen handiagoa ematen zaie sanitate zerbitzuetako profesionalei. Autonomia handiagoa izango dute ondorioz, eta bai erantzukizun gehiago ere zerbitzuen antolamenduari eta baliabideen kudeaketari buruzko ebazpenak hartzerakoan. Horrek dakarrena da kultura klinikoa eta kudeaketari dagokiona hurbiltzea.

Sorospen- eta kudeaketa-zentruen antolamendua horietariko bakoitzak dituen premia aldakorrei egokitzea ahalbidetzea lortu nahi du dekretu honek. Ospitale edo Unitate bakoitzaren antolamendua, beroiek izan ditzaten berariazko ezaugarrien araberakoa izango da. Ez da beharrezkoa, beraz, denentzako balioko duen eredua finkatzea.

Beharrezkoa da, hala ere, zentruetako profesionalek parte hartu eta erantzukizun handiagoa izan dezaten, denek bete beharko dituzten gutxiengo batzuek zehaztea, dekretu honetan finkatzen direnak hain zuzen. Ildo horretatik, ospitale orokor guztiek zuzendaritza- eta kudeaketa-organoez baita ere sanitate zentruko egitekoetan sanitateko profesionalek parte hartzeko organoez osatutako egitura egokia izan beharra ikusten da.

Azkenik, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuan finkatutako orientabideen ariora arian-ariango prozesua ezartzen da kudeaketa deskonzentratuko zentruetarako. Eta hori, ospitaleek eta gainerako sorospen- eta kudeaketa-zentruek autonomia gehiago izan dezaten eta erantzukizun hori sanitateko profesionalen artean banatu dadin. Prozesu hori arian-arian ezarriko da, eta zuhurtziaz, lortu nahi den antolatze-eredua itxurazko garatu ahal izateko.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, aldez aurretik lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Laguntza Espezializaturako Sorospen- eta Kudeaketa-Zentruen tipologia.

  1. Laguntza espezializatuko sanitate zerbitzu publikoak, Osakidetzari atxikitakoak, kudeatzeko, honako sorospen- eta kudeaketa-zentruak euki ditzakete sanitate barrutiek:

    1. Instituzio ospitalarioek "ospitale" izen komuna hartuko dute eta sorospen ospitalarioko eta espezializatuko sanitate prestazioak beteko dituzte.

    2. Ospitalez eta/edo kasuan kasu finkatu daitezen antolatze­unitatez osatutako Ospitaleguneak, elkartzeak sortzen dituen sinergiak koordinatuz eta erabiliz kalitatezko sanitate-sorospen ospitalarioa eta espezializatua eskaintzeko bezeroari.

    3. Gainerako sorospen- eta kudeaketa-zentruak, hots, sanitate barrutiak hartzen duen lurralde eremu berdinetan edo txikiagoetan laguntza espezializaturako jarduketak garatzeko. Horren barne sartzen dira Larrialditarako Lurralde Unitateak eta Buru Osasuneko Ospitalez kanpoko Zerbitzuak.

  2. Laguntza espezializaturako diren sorospen- eta kudeaketa­zentru berriak Osasun sailburuaren aginduz sortuko dira.

  1. atala.- Zuzendaritzako, kudeaketako eta partaidetzako organoak.

    Sorospen- eta kudeaketa-zentruen antolatze-egitura, honako irizpide hauek betez garatuko da:

  1. Ospitale Orokorrek honako organo hauek izan beharko dituzte:

    1. Zuzendaritza- eta kudeaketa-organoak

      • Gerentzia

      • Zuzendaritza Taldea

      • Zuzendaritza Kontseilua

    2. Partaidetza organoak:

      • Kontseilu Teknikoa.

  2. Ospitale Psikiatrikoak, Egontaldi Ertain eta Luzeko ospitaleak eta Errehabilitazio ospitaleak aurreko idazatian orokortasunez jasotakoez besteko zuzendaritza- eta kudeaketa­organoz horniturik egon daitezke.

    Dauden tipologietan oinarrituz, organo horien egitekoak finkatzea eta horien osakera Osasun sailburuari dagokio.

  3. Ospitalez eta/edo kasuan kasu finkatu daitezen antolatze­unitatez osatutako Ospitaleguneek honako organo hauek izan beharko dituzte behintzat:

    1. Antolaera orokorra:

      • Ospitalegunearen Gerentzia.

      • Ospitaleguneko Zuzendaritza Kontseilua.

    2. Ospitalegunearen barruko ospitale edo unitate bakoitza:

      • Egon dauden ospitaletarako aurrikusitako organoak eta Ospitalegunean sartutako antolatze-unitateetarako Osasun sailburuak ezar ditzanak.

  4. Gainerako sorospen- eta kudeaketa-zentruak, euren antolatze­egitura eta bai zuzendaritza-, kudeaketa- eta partaidetza-organoen osakera eta egitekoak ere, horri buruz Osasun sailburuak ezarri dezanari egokituko zaizkio, dituzten ezaugarriak kontutan izanik.

  1. atala.- Ospitaletako Gerentzia.

  1. Gerentea izango da ospitale bakoitzeko buru. Gerentea izateko beharrezkoa izango da unibertsitateko titulua eukitzea eta kargua betetzeko lain gaitasun eta esperientzia badituela egiaztatzea.

  2. Barrutiko zuzendarien menpekotasun zuzena eta hierarkikoa izanez, ospitaletako gerenteei dagozkie ondoren adierazten diren aginpideak:

    1. Sanitate zentruetako ordezkaritza ofiziala eta zentru horietan agintaritza gorena izatea.

    2. Zentruei atxikitako sanitate- eta administrazio-zerbitzuen antolakuntza, kudeaketa, ebaluaketa eta kontrola gidatzea, bultzatzea eta koordinatzea; 206/1992 Dekretuan aurrikusten den kudeaketaren hobekuntza programak ezartzea eta jarritako helburuak betetzeaz ardura hartzea.

    3. Zentruetako langilegoaren buruzagitza. Horri dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 10/1989 Legearen 10. atalean eta langilegoaren gaietan eskuduntzak aitortzeari buruzko 36/1990 Dekretuan eta sanitate instituzioetako langileei aplikagarriak zaizkien gainerako arauetan Osakidetzari egozten zaizkion eskuduntzak betetzea, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuan ezartzen diren salbuespenekin.

    4. Ikerketa, irakaskuntza eta trebakuntza gidatu eta indartzea.

    5. Ospitalearen ordezkaritza izanez, Hitzarmen-Programa izenpetzea urtero.

    6. Deskonzentratutako zentrua denaren aitorpenari darizkion egiteko guztiak.

      1. atala.- Ospitaletako zuzendaritza taldea.

      1. Gerentziak, bere eginkizunak betetzeko, beharrezkotzat jo ditzan zuzendaritzak edo zuzendariordetzak izango ditu. Egitura, ospitalaren neurri eta ezaugarrien arabera, Osakidetzako zuzendari nagusiak finkatuko du. Indarreango arauetan eta Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrei buruzko urteroko Legeetan xedatutakoaren arabera egingo da hori guztiori.

      2. Mediku Zuzendaritza eta Erizaintza Zuzendaritza ospitale guztiek eukiko dute. Hala ere, Ospitalak ezaugarri bereziak baditu edo gerentearen profil profesionalaren eraginez beronek bereganatzen baditu horietarikoren baten egitekoak, salbuespentzat joko da.

        1. Mediku Zuzendaritzaren egitekoak.

          • Ospitaleko Kontseilu Teknikoaren lehendakari izan eta horren jardun eraginkorra bultzatu.

          • Ospitaleko jarduera klinikoak gidatu, koordinatu eta ebaluatu.

          • Bere menpe dauden zerbitzu eta unitateen jardueren jarraipena egin, duten kalitate maila ebaluatu eta hobetzeko beharrezkoak diren neurriak proposatu.

          • Ospitaleko fakultatiboen irakaskuntza eta ikerketa jarduerak sustatu eta gainikusi.

          • Bere menpe dauden zerbitzuetako baliabide klinikoen kudeaketa koordinatu eta beharrezko diren jarraibideak eman.

          • Gerentea ez dagoenean, gaixo dagoenean edo bere lekua hutsik dagoenean, berari dagozkion egitekoak bereganatu.

          • Karguak duen izaeraren arabera Ospitaleko gerenteak eskuorde diezazkion zereginak bereganatu.

        2. Erizaintza Zuzendaritzaren egitekoak.

          • Ospitaleko erizaintza jarduerak gidatu, koordinatu eta ebaluatu.

          • Zerbitzu eta unitateetako erizaintza jardueren jarraipena egin, duten kalitate maila ebaluatu eta hobetzeko beharrezkoak diren neurriak proposatu.

          • Erizaintzako langileen irakaskuntza eta ikerkuntza alorretako jarduerak suztatu, antolatu eta gainbegiratu.

          • Karguak duen izaeraren arabera Ospitaleko gerenteak eskuordetu diezazkion zereginak bereganatu.

      3. Zuzendaritza taldeko postuak dekretu honetako aldibaterako xedapenetatik bigarrenean jasotako moduan beteko dira. Unibertsitateko titulua euki beharko da eta karguan egoteko nahiko gaitasun eta esperientzia badituela egiaztatu.

      1. atala.- Ospitaletako Zuzendaritza Kontseilua.

      1. Ospitalearen zuzendaritzako organo kolegiatua da Zuzendaritza Kontseilua eta berari dagozkio honako egiteko hauek:

        1. Plan estrategikoa gertatu eta horren jarraipena egin.

        2. Urteroko Kudeaketa Plana gertatu eta horren jarraipena egin.

        3. Hitzarmen programa negoziatzeko estrategiak diseinatu.

        4. Zentruaren Urteroko Oroitza-Txostena onartu.

        5. Kontseilu Teknikoak bidal ditzan proposamenak aztertu eta, beharko balitz, suspertu.

      2. Osasun sailburuaren aginduz osatuko dira Zuzendaritza Kontseiluak. Ospitale Orokorrak, Psikiatrikoak, Egotaldi Ertainekoak, Egotaldi Luzekoak edo beste era batekoak dituzten zertzeladak hartuko dira kontutan osakera gauzatzeko.

        Dagokion Zuzendaritza Taldea eta Kontseilu Teknikoko bokal hautatuen ordezkariak egongo dira, Ospitale Orokorretan, Zuzendaritza Kontseiluan.

      1. atala.- Ospitale Orokorretako Kontseilu Teknikoa.

      1. Aholkuak emateko organoa eta profesionalak ospitaleko kudeaketan parte hartzezko organoa da Kontseilu Teknikoa.

      2. Kontseilu Teknikoak hamabi kide izango ditu gutxienez eta hogei gehienez, ospitaleak dituen ezaugarri eta tamainaren arabera. Bi urtetan egongo dira karguan, birraukeratuak izan daitezkeelarik.

      3. Osasun sailburuaren aginduz ezarriko da Kontseiluaren osakera, Mediku Kontseiluaren menpe. Kontutan hartuko dira dituen berariazko berezitasunak.

      4. Zentruaren Plan Estrategikoaren aurrikuspenetan garatu behar diren Kontseilu Teknikoaren egitekoak, honako hauek dira:

        1. Sorospen kalitateari eta zentruaren antolakuntza eta jarduna hobetzeari buruzko politikak aditzera eman.

        2. Estrategia berriak baloratu, diagnosiari, terapeutikari eta sorospenari buruzkoak hain zuzen.

        3. Jardute-bideei buruzko proposamena, ikerketa, irakaskuntza eta trebakuntza alorretan.

        4. Kontseilu Teknikoaren ordezkaritzan Zuzendaritza Kontseiluko partaide izango diren kideak izendatu.

      5. Kontseilu Teknikoa hiru hilabeterik behin bilduko da behintzat.

      6. Lanerako batzorde edo talde bereziak sortzeko erabakia har dezake Kontseilu Teknikoak. Kontseilutik kanpoko norbanakoak parte har dezakete batzorde horietan. Besteak beste, honako hauek aipatzen dira: Kalitate eta Irakaskuntza Batzordea, Botika Batzordea, Argibide eta Historia Klinikoaren Sistemen Batzordea.

      7. atala.- Ospitaleguneen Gerentzia.

      1. Ospitaleguneko Gerentzia da zuzendaritza hierarkikoaren eta berori osatzen duten ospitale eta/edo antolatze-unitateen kudeaketaren koordinazioaz ardura duen organoa.

      2. Ospitaleguneko gerentearen egitekoak:

        1. Ospitalegunearen zuzendaritza hierarkikoa bete Barrutiko zuzendariaren zuzeneko menpekotasunez.

        2. Osakidetzako esparru estrategikoaren barruan, Ospitalegunearen Plan Estrategikoa zehaztu.

        3. Planifikatutako helburu estrategikoak betetzen direnentz ziurtatu.

        4. Ospitalegunea osatzen duten ospitale eta/edo unitateen helburuak ezartzea koordinatu.

        5. Ospitalegunea osatzen duten ospitaleen eta/edo antolatze unitateen garapen itxurazkoa ahalbidetu.

        6. Jarduera berriak eta, beharko balitz, antolatze unitateak suztatu.

        7. Ospitalegunea osatzen duten ospitaleen eta/edo antolatze unitateen ikerbideak koordinatu.

        8. Hierakian zuzenean bere menpe dauden antolatze unitate amankomunei dagokienez, dekretu honetako 4. ataleko 2. puntuan adierazten diren kudeaketa-egitekoak burutu.

        9. Ospitalegunearen kanpo ordezkaritza izan.

      3. Beharrezkotzat jo ditzan giza-baliabideak izango ditu Ospitaleguneko Gerentziak bere egitekoak betetzeko. Egitura, ospitalaren neurri eta ezaugarrien arabera, Osakidetzako zuzendari nagusiak finkatuko du. Indarreango arauetan eta Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrei buruzko urteroko Legeetan xedatutakoaren arabera egingo da hori guztiori.

      1. atala.- Ospitaleguneetako Zuzendaritza Kontseilua.

      1. Ospitaleguneko Zuzendaritza Kontseilua da berori osatzen duten ospitale eta/edo antolatze unitateak gidatu eta koordinatzeko organo kolegiatua.

      2. Zuzendaritza Kontseiluaren egitekoak:

        1. Epe luzerako estrategiak gertatze-lanetan Ospitaleguneko Gerentziari lagundu.

        2. Ospitalegunearen Urteroko Kudeaketa Plana gertatu eta onartu.

        3. Ospitalegunearen Gerentziari atxikitako zuzendaritza taldeak garatu behar dituen egitasmoak onartu.

        4. Ospitalegunea osatzen duten ospitaleen eta/edo antolatze unitateen planak gauzatzeko ildo estrategikoak gertatu.

        5. Ospitalegunea osatzen duten ospitaleen eta/edo antolatze unitateen planak onartu eta koordinatu.

        6. Ospitale eta unitateen arteko koordinazio-bideak ezarri.

      3. Osasun sailburuaren aginduz finkatuko da bere osakera. Aintzakotzat hartuko dira dituen berezitasunak. Osatzen duten ospitale eta/edo unitateetako arduradunak bere kideen artean sartu beharko dira.

      1. atala.- Laguntza espezializaturako sorospen- eta kudeaketa-zentruetako egitekoen antolamendua.

        Dekretu honetako lehenengo atalean aipatzen den egitekoei buruzko sanitate antolamendua, sorospen- eta kudeaketa-zentruei dagokiena, Osakidetzako zuzendari nagusiak ezarriko du, Osasun Sailak onar dezan sanitate plangintzaren arabera eta deskonzentratutako kudeaketa zentruei aitortzen zaizkien ahalmenen kaltetan gabe.

        ALDIBATERAKO XEDAPENAK

  1. Aukerako izendapenaren sistemari jarraiki, sanitate instituzioei atxikitako langileek edo Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko funtzionarioek betetzen dituztenean, apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan eta Osakidetzako Zerbitzu Nagusiak eta Osasun Alorrak organikoki egituratzeari buruzko uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

  2. Goi-zuzendaritzako lan-jaurbide bereziari jarraiki, aurreko kolektiboetakoak ez diren langileek betetzen dituztenean, Estatuko 1992. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 30eko 31/1991 Legeko azken xedapenetatik zazpigarrena era osagarrian aplikatuz.

    INDARGABETZE XEDAPENA

    Dekretu hau indarrean sartzerakoan indargabetutzat joko dira horren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo apalagoko xedapenak; honako hauek batik bat:

    • Osasun Sailaren eta Osakidetza erakunde autonomoaren egitura organikoak eta egitekoei buruzkoak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuko 22. atala.

    • Osakidetzari atxikitako ospitaleen egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuko 7. atala eta atal hori garatzen duen 1985eko maiatzaren 8ko Agindua.