Berrikuntzaren Erosketa Publikoa
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Berrikuntzaren garrantzia sobera aitortua izan da nazioartean, sektore publikoan nahiz pribatuan. Europar Batasunak bere babesa eskaini dio Berrikuntzaren Erosketa Publikoari (EPB), Europa 2020 Estrategiarekin lotutako zenbait politikaren bitartez. Berrikuntzaren Erosketa Publikoa oso garrantzitsua da, erosketa- eta kontratazioprozesuen, teknologia berrien eta horien onuradunen arteko hutsunea estaltzen baitu. Askotan, prozedurek edo merkatuak eskain diezazkiokeen irtenbideak ez ezagutu izanak mugatu egin dezake erosle publikoa. Berrikuntzaren Erosketa Publikoari eta Europako kontratazio-zuzentarau berriei esker, orain prozedura arautuak daude herri-administrazioei irtenbide berritzaileak hartzen laguntzeko eta horiei bestela lortuko ez liratekeen onurak eskaintzeko. Gainera, Berrikuntzaren Erosketa Publikoak efektu traktorea sortu behar du merkatuan, herri-administrazioek duten erosteko gaitasun handia dela eta. Horrela, erakunde publikoen aldetik prozesu eta teknologia berrien garapena sustatuko litzateke.