Argitalpen-data: 2017/01/27
IBAIALDE 2017
Informaziorako: 902 160 138 aztertu@euskadi.eus
Laginketa Ibaiaren analisia
DOAN eskatu eta ezagutu zuk aukeratutako ibaiaren kalitatea:
- OINARRIZKO PROGRAMA. Lehen Hezkuntzako ikastetxeei, familia eta 12 urtetik beherakoekin laginketa egin nahi duten taldeentzat.
- PROGRAMA ZIENTIFIKOA. Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide hastapeneko ikastetxe, unibertsitateko ikasle, elkarte edo banakako parte-hartzaileei zuzenduta.
Izen ematea
Otsailaren 13tik aurrera.
Materialen banaketa
martxoaren 10etik aurrera.
Bildutako datuak bidaltzeko epea
Ekainak 16a arte.
Erakusketa Aztertu-Ibaialde
Eraman itzazu zurekin ibaiaren sekretuak gela barrura.
9 "roll up" itxurako panelez osatutako erakusketa ibiltaria aste betez izateko aukera daukazue, guztiz DOAN.
Erakusketarekin batera edukiak lantzeko materialak bidaltzen dira irakasleentzako.
Eskaerak
Martxoaren 6tik 10era. Email bidez datu hauek adierazi:
- Zentroaren datuak
- Arduradun baten izena
- Zein datetan nahiago zenukete izan?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko
Prestakuntzako irteera tematikoak
Irakasle eta talde arduradunei zuzendua.
Ezagutu itzazu Bolue hezegunearen berezitasunak. Ekosistema berezi honen gaineko hausnarketa egitera gonbidatzen zaituztegu, eta bide batez Ibaialde kanpaina gertutik ezagutzera. Laginketa materialak erabiliko ditugu adibide giza.
Irteera guztiz DOAKOA da (bidaiak izan ezik), eta bi egunetan antolatu da, bat aukeratzeko.
- Datak: Martxoak 10 eta 11 (ostirala eta larunbata). Aukeratu hobeto datorkizuna.
- Tokia: Getxoko Ingurumen Ikasgela (Getxo).
Ibaialde Txiki
Haur Hezkuntzako materiala.
Ibaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ikastetxetik irten gabe.
Haur Hezkuntzarako eta Lehen Hezkuntzako Lehen Ziklorako zuzendutako material dibertigarri hau gutiz DOAN izateko aukera dute ikastetxeek, maileguan, hiruhilabete oso batez.
Eskaerak
Martxoaren 13tik 17ra. Email baten bidez datu hauek adierazi:
- Ikastetxearen eta arduradun baten datuak
- Hizkuntza (euskara edo gaztelania)
- Zein txanda duzue nahiago?
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.
Lehiaketa Ibaialde
Zu bai artista! Erakutsi zer egiteko kapaza zaren.
- Gaia: Gure ibaiak
- Modalitateak: Marrazkia eta argazki Digitala.
- Kategoriak: 1.kat: ≤ 10 urte, 2.kat: 11- 15 urte, 3.kat: ≥ 16 urte,
- Lanak bidaltzeko azken eguna: Ekainak 16.
- Nora bidali: Ingurugela batera edo aztertu@euskadi.eus helbidera.
Lehiaketaren oinarriak (PDF, 465 KB)
Erreka Mari Txotxongiloak
Zaindu ditzagun gure ibaiak, azken lamiaren etxea baitira.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloko umeei zuzendua, "Erreka Mari" txotxongilo ikuskizuna ikastetxean bertan eskaintzen da.
Ikuskizunaren prezioaren zati bat ordaindu beharko du ikastetxeak.
Eskaerak
Otsailaren 20tik 24era. Email baten bidez datu hauek adierazi:
- Ikastetxearen datuak.
- Arduradun baten izena.
Garrantzitsua: Epean ez dauden eskaerak ez dira onartuko.