Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

X. EKINAREN EGUNA

EKINAREN EGUNA, ingurumen hezkuntzako eta herritarren partaidetzako AZTERTU programak (Eusko Jaurlaritzaren Iraunkortasunerako Ingurumen Hezkuntzako Zerbitzua) modu berezian ospatzen duen eguna da, ingurumenaren aldeko jarduera bat egiten aurrez antolatutako pertsona talde baten laguntzarekin.

Orain arte egin diren EKINAREN EGUNAren 9 edizioetan, hainbat jarduera burutu dira: ibaien ibilguen garbiketa, espezie inbaditzaileen detekzioa eta eliminazio, mikroplastikoen bilketa, etab. Jarduerek beti dute ezaugarri komun bat: berehalako emaitza neurgarriak dituen ekintza bat gauzatzea. Jakina, kontzientziazioa eta ikaskuntza alde batera utzi gabe.

Nolanahi ere, jarduerak AZTERTU programako hezitzaileek kudeatu eta koordinatuko dituzte, materialaren hornidura eta beharrezko aurretiko prestakuntza bezala.

Aurtengoa EKINAREN EGUNAren hamargarren edizioa izango da, eta igandean jausten dela jakinda, gure planteamendua publiko guztientzat egokitutako sentsibilizazio eta ekintza-jarduera bat egitea da, bereziki 4 eta 12 urte bitarteko haurrak dituzten familia edo taldeei zuzendua (adina orientagarria da).

Horretarako, gertuko kokapen batean pentsatu da, irisgarritasun errazekoa eta publikoarentzat ezaguna dena, La Arena hondartza, hain zuzen ere.

Jardunaldiaren garapena:

11:00. Parte hartzaileen harrera informazio puntuan

11:05-11:30. HITZALDI PARTE-HARTZAILEA - ITSASOKO HONDAKINAK EZAGUTU

Hitzaldi-solasaldi baten bidez, gure hondartzetan aurkitzen ditugun hondakin nagusiak ezagutuko ditugu, eta, aldi berean, horien jatorria eta beraiekin lotutako arazoak ezagutuko ditugu. Ekintza egin aurretik teoria apur bat ikasteko modu egokia.

Hitzaldi hau aurretik izena eman duten taldeei emateko prest egongo da, zeinekin informazio-puntua egingo den hitzordua. Nolanahi ere, egun horretan hondartzan dagoen eta interesa agertzen duen edonork parte hartu ahal izango du ekimenean, hitzaldia ez baita ezinbesteko baldintza jarduera egiteko.

11:30-13:30. INGURUMEN-GYNKANA

La Arena hondartza osoan zehar hainbat proba egitean datza. Bertan, familiek ingurumen-arloko erronka eta asmakizun desberdinak dituen fitxa bat bete beharko dute, eta, gainera, froga batzuk gainditu beharko dituzte: aurkitu hondakin hau, zer izaki bizidun dira kostaldean, marraztu animalia bat arroketan ikusi duzuna, etab.

Jarduerak helburu bikoitza izango du: hondartza garbitzea eta, batez ere, herritarrak kontzientziatzea modu jasangarriagoan bizitzeko beharraz, gainerako izaki bizidunentzat arriskutsuak izan daitezkeen materialak ez erabiliz eta gure hondakinak behar bezala kudeatuz.

13:30-14:00. HONDAKINAK ZENBATU ETA MODU EGOKIAN KUDEATU

Gynkanan zehar, taldeek osatu beharko duten probetako bat hondartzan zehar ikusten dituzten hondakinak jasotzea da. Proba guztiak amaitu ondoren, informazio puntura hurbildu, fitxa entregatu eta bertan egongo diren edukiontzietan utzi ahal izango dituzte hondakinak. Dena ondo badago, opari txiki bat jasoko dute.

Familia bakoitzak nahi duenean amaitu ahal izango du jarduera, ez baita beharrezkoa izango ezarritako ordutegia amaitu arte itxarotea.

Jarduera amaitzeko ordua hurbiltzen denean, lortutako hondakinak zenbatu/neurtuko dira (pisuan, bolumenean, unitateetan), eta behar bezala kudeatzen direla ziurtatuko dugu, udal-bilketako edukiontzietan utzita.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
11:00-14:00
Informazio puntua. La Aarena Hondartza
Lugar Barrio la Arena, 15A
48508 ·  arenabizkaia
Jarraibideak:

Interesa duten familia eta taldeek aldez aurretik izena eman ahal izango dute, on-line inprimaki honen bidez, aztertu@euskadi.eus posta elektronikoaren bidez edo 902 160 138 telefonora deituz.

Hondartzako Zierbenako aldean dagoen frontoiaren ondoan kokatuko den informazio puntuan ere izena eman ahal izango da, egunean bertan (materialak agortu arte).

IZEN-EMATEAREN ORRIA