Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Biodibertsitateari buruzko Euskadiko Foro Soziala 2017

Ekitaldi-deskribapena

Euskal Autonomia Erkidegoko 2030erako Biodibertsitate Estrategia natura-ondarearen arloko lehentasunak eta konpromisoak finkatzeko tresna da, begirada 2030. urtean jarrita. Eskualde aplikazioko ekimen bat den arren, ikuspegi globala ere badu eta Dibertsitate biologikorako 2011-2020 Estrategia-planarekin bat egiten du. Hala, aipatutako plana Dibertsitate Biologikoari buruzko Nazio Batuen Hitzarmenetik, 2020ra bitarteko Biodibertsitateari buruzko Europar Batasunaren Estrategiatik eta 2011-2017 aldirako Natura-ondarearen eta Biodibertsitatearen Estatuko Plan Estrategikotik sortu da. Gainera, Estrategia horren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko 2020rako IV. Ingurumen Esparru Programako 1. Helburu Estrategikoan ezarritakoa betetzea: «Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta leheneratzea, ekosistemek ematen dizkiguten zerbitzuak zainduz.»

Estrategiaren 3. Xedean, Naturaren ezaguera eta kultura sustatzea, hauxe jasotzen da: partaidetzarako guneak izatea funtsezkoa da komunikazioa, elkarrizketa eta ezaguera-sorkuntza errazteko. Horrela, gainera, sektore askotako agenteak (ikerketa, enpresa pribatuak eta publikoak, sozietateak, hezkuntza-elkarteak, etab.) elkartu ahal izango dira. Gizartea sentsibilizatzea eta inplikatzea ingurune naturala kontserbatzeak duen garrantziaren inguruan eta informazioa sortu eta partekatzea jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Biodibertsitatearen Foro Soziala urteko partaidetzarako gunea da, hainbat eragile elkartu eta hitz egin dezaten.

PROGRAMA

AZAROAK 14, ASTEARTEA: Natura eta Herritaren Zientziari buruzko IV. Jardunaldiak

10:00-10:15 Aurkezpena

10:15-11:15

11:15-11:45 Kafea

11:45-13:45

13:45-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.

15:00-16:00

16:00-17:00 Plaiaundi ezagutzeko ibilbidea, behaketak erregistratzeko aukera, Ornitho.eus edo Natusfera erabilita.

AZAROAK 15, ASTEAZKENA: BID-REX proiektuaren Euskadiko III. mintegia

10:00-10:30 Aurkezpena

10:30-11:30 Eztabaida-mahaia: “Nola hobetu Informazio-fluxuak". Marta Rozas (Eusko Jaurlaritza), Iñigo Moreno (Arabako Foru Aldundia), Jon Zulaika (Gipuzkoako Foru Aldundia), Xabier Iturrate (Bizkaiko Foru Aldundia), Mario Sáenz de Buruaga (Consultora de Recursos Naturales, S.L.)

11:30-12:00 Kafea

12:00-13:00 Bertaratutakoen artean eztabaidatzea eta ideiak trukatzea, Innobasqueko Gotzon Bernaola eta Goizalde Atxutegiren laguntzaz.

13:00-14:00 Ondoriak

14:00-15:00 Catering-bazkaria, zutik, berba egiteko eta ideiak elkarren artean trukatzeko.


Informazio gehiago:

Informazio zehatza
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data:
Amaiera data:
Ekoetxea Txingudi
Playaundi3B
20301  ·  IrunGipuzkoa (España)
Izen-ematea
Izen-emate epea:
2017/10/18 - 2017/11/13
IZEN-EMATEAREN ORRIA