Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2018ko martxoaren 20koa, Joko eta Ikuskizunen zuzendariarena, zeinarekin argitara ematen baita BH motako makinak ustiatzeko baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, Jokoaren Erregelamendu Orokorrean (uztailaren 27ko 120/2016 Dekretua) ezarritakoarekin bat etorriz, betiere.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1720
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/03/20
  • Argitaratze-data: 2018/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uztailaren 27ko 120/2016 Dekretuaren bidez, Jokoaren Erregelamendu orokorra onartu zen; dekretu horren I. eranskinaren 10.2 puntuak urteroko prozedura bat ezarri du B motako makinen ustiapen-baimenak emateko; hau da, urte naturalean behin betiko bajen kopurua zenbat izan, horrenbestekoa izango da emango den baimen kopurua.

Ondorioz, behin ustiaketa-baimenak eskuratzeko eskabideak aurkeztuta, hau da, 2017. urtean baja hartu duten baimenei dagozkienak; bada, horiek esleituta eta ekitaldi publikoan zozketa eginik, martxoaren 12an esleipen-ebazpenak eman dira; zehazki, hartarako emandako epean eskatutako baimen guztiei buruzkoak.

Esleipenaren berri enpresa esleipendun bakoitzari jakinarazteaz gain, Joko eta Ikuskizunen zuzendariak egokitzat jo du prozesuaren emaitza EHAAn argitaratzea, prozesuari ahalik eta zabalkunde handiena emate aldera.

Aipatutako lege-manuak eta oro har eta gai honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapen guztiak aintzat hartuta, honako hau

Lehenengoa. Argitara ematea B motako makinak ustiatzeko baimenak esleitzeko prozesuaren emaitza, ebazpen honen eranskinean jasotzen dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Jokoaren Erregelamendu Orokorrean ezarritakoarekin bat etorriz.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuordeari, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2018ko martxoaren 20a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.