Zaingo erradiologikoa
Zaingoa egiten duten estazioek hartutako dosi-tasa. Azken 30 eguneko eboluzioa ikusi
Bilbo:
Donostia/San Sebastián:
Vitoria-Gasteiz:
Normala | Kontuz | Alarma | Ez daukagu daturik |
Ingurumenaren zaingo erradiologikoa ingurumenean dauden erradioaktibitate dosi-mailak eta kontzentrazioa neurtuz egiten da, horien balioa aztertu eta bilakaera egiaztatzeko, beharrezko diren neurriak hartzeko isurketa erradioaktiboa dagoela adierazten duten desbideratzeak antzemanez gero.
EAEko Zaingo Erradiologikoko Estazioen Sarea Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Saileko Instalazio Erradiaktiboen Zerbitzuak kudeatzen du, bera baita Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoari eman dion enkomiendaren titularra. Sare hau Estatuko lurraldea zaintzen duen Sareari dago lotuta, eta bere egitekoa da ingurumenean erradiazio mailan igoera ez naturala gertatuz gero albait arinen jakinaraztea agintariei. Era berean, hainbat autonomía-erkidegok ingurumen-erradiazioa kontrolatzeko zaintza erradiologikorako beraien sare propioa dute.
EAE estaltzen duen Sareak Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeetako hiriburuen zaintza zuzena egiten du, neurri bakoitzaren aurreko 10 minutuei dagokien ingurumen-dosi baliokidearen h* (10) tasaren balioa erregistratuz eta web orri honetan aurreko eguneko batez besteko balioa jarriz.
Dosi-tasa horrek izan ditzakeen balioak balioen tarte zabal batean banatzen dira Espainian, faktore askoren arabera, hala nola, altitudea, latitudea, lurraren konposizioa edo neurtu den momentua, bataz besteko balioa gutxi gorabehera 2,5μSv/urteko (0,28μSv/orduko) baino txikiagoa dena.
Hiru estazioak dagoeneko erabat operatibo daude. Horrela, erradiakzioen etengabeko kontrol integratua izan dezakegu biztanlegunerik garrantzitsuenetan.
Azken aldaketako data: