Hezkuntza Saila

Atzerriko goi-mailako hezkuntza-sistemen esparruan lortutako tituluen homologazioa eta baliokidetasun-adierazpena / Galdera orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta dagoen eta atzerriko unibertsitate-titulu ofiziala duen edozein herritarrek, tituluak hartzen dituen ikasketak amaituta badaude.

Bai. Atzerriko tituluek ez dute eraginik Estatuan, homologatzen ez diren arte edo baliokidetasun-adierazpena lortzen duten arte.

Kanpo geratzen dira errekonozimendu hauek:

  • Atzerriko unibertsitate-ikasketak edo horien aldiak baliozkotzearen bidez aitortzea, haien eskumen exekutiboa unibertsitateei badagokie.
  • Aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek MECES Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetza erabakitzea.
  • Atzerriko unibertsitate-tituluak aitortzea Osasun Zientzietako espezialitate bat egiaztatzen duten Espainiako ofizialen tituluetara. Berariazko araudiak arautuko du espezialitate hori.

Titulu hauei ezin izango zaie eman atzerriko tituluen homologazioa edo baliokidetasun-adierazpena:

  • Unibertsitateek ematen dituzten titulu eta diploma propioak, batez ere etengabeko prestakuntzakoak.
  • Ikasketa-planak dagoeneko iraungita dituzten Espainiako tituluak, edo oraindik Espainiako unibertsitate batean ere ezarrita ez daudenak.
  • Gradu edo unibertsitate-masterrak ez diren maila akademikoak. Doktorego-maila akademikoaren kasuan, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) bigarren xedapen gehigarrian ezarritako prozedura aplikatuko da (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, haien baliokidetasuna deklaratzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena).

Atzerrian emandako titulu edo egindako ikasketa hauek ez dute homologaziorik jasoko, ezta baliokidetasun-adierazpenik ere:

  • Europar Batasuneko araudiaren arabera harmonizatutako prestakuntza duen titulu baterako homologazio-kasuetan, araudi horretan ezarritako irizpideak betetzen ez dituzten atzerriko tituluak.
  • Espainian osorik edo zati batean egindako atzerriko ikasketei dagozkienak, ikastetxeek irakaskuntza horiek emateko nahitaezko baimenik ez dutenean, edo atzerriko tituluak balidatutako irakaskuntzak ez daudenean benetan ezarrita atzerriko unibertsitatean edo goi-mailako hezkuntzako erakundean titulua eman zuen unean.
  • Espainian homologazio-prozedura baten edo baliokidetasun-adierazpen baten xede izan diren tituluak, eskabide berberari buruzko ebazpena eman bada, salbu eta berariaz edo isilbidez atzera egiten denean. Eskabide berberatzat ulertuko da atzerriko titulu bererako eta Espainiako titulu ofizial eta/edo maila akademiko bererako egiten dena.
  • Lanbide-esperientzia, lan-esperientzia edo unibertsitate-ikasketa ez-ofizialak (propioak edo etengabeko prestakuntzakoak) aitortuz lortutako tituluak, ikasketa-plana osatzen duten kreditu guztien ehuneko 15 baino gehiago.

Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzari atxikia baitago.

Ez. Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioan 2024ko uztailaren 1a baino lehen aurkeztutako homologazio-eskaeren espedienteak ministerio horretan izapidetzen jarraituko dira.

  • Homologazioaren bidez, lurralde nazional osoan homologatzen den atzerriko tituluari Espainiako tituluaren ondorio berberak ematen zaizkio. Era berean, kasuan kasuko lanbide arautuan jarduteko aukera emango du, lanbide horretarako gaitzen duten Espainiako tituluak dituzten herritarren baldintza berberetan.
  • Baliokidetasun-adierazpenak baliokidetasuna deklaratu den maila akademikoari dagozkion ondorio akademiko eta administratiboak izango ditu lurralde nazional osoan.

Aldi berean eska daitezke homologazioa eta baliokidetasuna, prozedura bakoitzerako eskabide bat hasita.

  • Lanbide arautuan jarduteko gradu espezifiko bat eskatzen denean, eskatzaileak unibertsitate-master ofizialaren homologazioa eskatuko du, eta egiaztatuko du gradu-tituluak gradu horretako ikasketa-planetan ezarritako prestakuntza-baldintza berberak betetzen dituela.
  • Lanbide arautuan jarduteko gradu espezifikorik eskatzen ez denean, eskatzaileak graduko maila akademikoan baliokidetzeko lehen eskaera aurkeztu beharko du. Behin hura lortu ondoren, unibertsitate-masterraren homologazioa eskatuko du.

2024ko uztailaren 2tik aurrera, eskabideak egiteko epeak ez du amaiera-egunik.

  • Eskatzailearen ziurtagiri digitalarekin aurkeztu behar da eskaera, hark bere identifikazioa eta sinadura egiazta ditzan. Ziurtagiri digital hori esteka honen bidez lor daiteke:

https://www.euskadi.eus/informazioa/nola-eskatu-identifikazio-elektronikorako-bitarteko-bat/web01-sede/eu/

  • Halaber, eskatzaileak baimena eman diezaieke beste pertsona edo entitate batzuei bere izenean jarduteko administrazio publikoekiko harremanetan, ahalordetzeen erregistro elektronikoaren bidez. Esteka honetan dago horri buruzko informazioa:

https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/

  • Azkenik, eskatzaileak beste pertsona bati (ordezkari gisa) eman ahal izango dio ordezkaritza, berak adierazitako jarduera, izapide eta prozeduretan bere izenean elektronikoki jardun ahal izan dezan, baldin eta ordezkaritza-dokumentua edo notario-ahalordea gehitzen bada, ordezkaritza-ondorio hauekin:

https://www.euskadi.eus/informazioa/zer-motatako-ordezkaritzak-daude/web01-sede/eu/

  • Eskabidea modu telematikoan baino ezin izango da aurkeztu, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Eskabidea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan egiten denean, berak gidatzen du eskatzailea zer agiri entregatu behar dituen jakin dezan, aurkeztu duen titulazioaren arabera. Nolanahi ere, bai homologazioa eskatzeko, bai baliokidetasun-adierazpena eskatzeko, agiri hauek aurkeztu behar dira:

  • Homologatzea eskatzen den titulua edo titulua eman dela egiaztatzen duen ziurtagiria, behar bezala legeztatuta.
  • Homologatu nahi den tituluaren edo titulua eman izanaren egiaztagiriaren gaztelaniarako edo euskararako itzulpen ofiziala.
  • Eskatzaileak titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiri akademikoa, behar bezala legeztatua.
  • Eskatzaileak titulua lortzeko egindako ikasketen ziurtagiri akademikoaren gaztelaniarako edo euskararako itzulpen ofiziala.
  • Beste agiri batzuk. Atal honetan sartuko dira interesdunak ebazpena emateko beharrezkotzat jotzen dituen dokumentuak.
  • Tasa ordainketa-gutunaren bidez ordaindu bada, haren egiaztagiria erantsiko da.

Homologazio-eskabideetan, gainera, dagokion lanbide arautuan Espainian jarduteko beharrezkoa den hizkuntza-gaitasunaren egiaztagiria aurkeztu behar da , salbu eta gaztelania hizkuntza ofiziala bada eskatzailearen jatorrizko herrialdean.

Ez da beharrezkoa agiriak konpultsatzea. zeren erantzukizunpeko adierazpenaren bidez eskatzaileak deklaratzen baitu eskabideko datu guztiak egiazkoak direla eta osorik daudela, baita aurkezten duen dokumentazio guztia ere, eta bere gain hartzen duela dagokion erantzukizuna (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (leiho berri batean irekitzen da) 28.7 artikulua).

Eskatzaileak beti izan behar ditu eskura agiri hauek:

a) Agintari eskudunek emandako agiri ofizialak.

b) Beharrezkoa den kasuetan, jatorrizko dokumentu akademikoek behar bezala legeztatuta egon behar dute. Legalizazioa jatorrizko agiriaren gainean egin behar da.

c) Hala dagokionean, gaztelaniarako itzulpen ofiziala, Espainiako estatuak atzerrian duen edozein ordezkaritza diplomatiko edo kontsuletxek aurkeztua, edo dokumentuaren jatorrizko herrialdeak Espainian duen ordezkaritza diplomatiko edo kontsularrak, edo zinpeko itzultzaile batek aurkeztua, Espainian behar bezala baimenduta edo inskribatuta dagoenak.

Tasa nahi eta nahi ez ordaindu behar da eskaera egitean, salbu eta 889/2022 Errege Dekretuaren (leiho berri batean irekitzen da) bigarren xedapen iragankorraren araubideari atxikitako eskatzaileen kasuan, horiek prozeduraren instrukzioa amaitu aurretik ordainduko baitute tasa hori.

Homologatu edo baliokidetzat jo beharreko titulu bakoitzeko ordaindu beharko da tasa, eta eskabidearekin batera ordainduko da. Tasa hori horretarako prestatutako ordainketa-pasabidearen bidez ordainduko da.

Tasa ordainketa-pasabidearen bidez ordaintzen ez bada, ordainketa-gutun bat sortuko da, hura eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita 5 egun balioduneko epean egin dezan ordainketa.

Baldin eta, subjektu pasiboari egotzi ezin zaion arrazoiren batengatik, tasaren zergapeko egitatea gauzatzen ez bada, tasaren diru-zenbatekoa itzuli egingo zaio.

Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren gaztelaniazko itzulpena Kanpo Arazoetako, Europar Batasuneko eta Lankidetzako Ministerioaren zerrendaren mendeko zinpeko itzultzaile eta interpreteek egin beharko dute.

Argibide gehiagorako, sakatu estekan: https://www.exteriores.gob.es/es/ServiciosAlCiudadano/Paginas/Buscador-STIJ.aspx (leiho berri batean irekitzen da)

Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren euskarazko itzulpena Eusko Jaurlaritzak gaitutako itzultzaileek egin beharko dute. Informazio gehiago esteka honetan: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/zinpekoa/eu_edukia/Zinpeko-itzultzaile-edo-interpreteak_EU.pdf (leiho berri batean irekitzen da)

Espainierako hizkuntza-gaitasuna honela egiaztatu ahal izango da:

a) «Espainieraren diploma atzerriko hizkuntza gisa» (DELE), B2 maila edo goragokoa, «Gaztelaniaren diplomak atzerriko hizkuntza gisa (DELE )» arautzen dituen urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuan (leiho berri batean irekitzen da) aurreikusitakoaren arabera emana.

b) Atzerritarrentzako espainieraren tarteko B2 mailako edo maila goragoko ziurtagiri ofiziala, hezkuntza-administrazioek hizkuntza-eskola ofizialen bidez emana.

c) Atzerritarren espainierazko gaitasun-agiria, hezkuntza-administrazioek hizkuntza-eskola ofizialen bidez emana.

d) Homologatu nahi den titulua lortzeko ikasketak egin ziren zentroak emandako ziurtagiria, egiaztatzen duena prestakuntzaren % 75 gutxienez espainieraz egin zela.

e) Goi-mailako ikasketak egin aurreko prestakuntza espainieraz egin izanaren ziurtagiria.