Hezkuntza Saila

Goi Mailako LHri Onarpeneko Kupo eta Lehentasunak

Heziketa-Ziklo bakoitzean eskaintzen den guztizko plaza kopuruaren % 5 eskaera egiten den datan % 33 edo gehiagoko ezintasuna duten pertsonentzat erreserbatu beharko da eta beste % 5 eskaera egiten den datan goi-mailako edo errendimendu handiko kirolarientzat, 971/2007 Errege Dekretuan eta 203/2010 Dekretuan adierazitakoari jarraituz.

Goi Mailako Heziketa-Ziklo bat ikasteko gainerako  plazak betetzeko honako era honetan banakatzen dira:

  1. % 60 Batxilergo-titulua dutenentzat.
  2. plazen % 20 Teknikari-titulua dutenentzat.
  3. plazen % 20 honako hauentzat:
    1. Dagokion aukeraren sarrera-proba bidez sartzen direnentzat.
    2. 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoaren bidez sartzen direnentzat, ikus beheagoan.
    3. 25 urtetik gorakoentzat Unibertsitatean sartzeko probaren bidez sartzen direnentzat.
    4. Beste Lanbide Heziketako Goi-Mailako Teknikari titulu baten bitartez sartzen direnak.
    5. Unibertsitateko titulu baten bitartez sartzen direnak
    6. Beste sarbide batzuk erabiltzen dituztenak (BBB titulatu izana)

Ordenazioa eta Baremazioa

a taldeko plazentzat, lehentasuna ematen zaie ikasi nahi duten tituluan batxilergo-modalitatea aginduta dutenei, eta, hala badagokio, tituluan aipatzen den irakasgaia gainditu dutenei.
Plaza nork lortzen duen eta nork ez mugatzeko, lehentasuna ezarri ondoren, eskatzaileak beren ikasketa-espedienteko notaren arabera ordenatuko dira.

b taldeko plazetarako, lehentasuna emango zaie egiaztatzen duten Erdi Mailako tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean I. kidetasuna dutenei. Gainerako eskatzaileei, lehentasuna esleitzen zaie egiaztatuta duten tituluaren eta ikasi nahi duten tituluaren artean II. kidetasuna dutenei. Kidetasunen zerrenda.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.

c taldeko plazak lortzeko, lehentasuna dute c.I atalean daudenek, ondoren c.II atalean daudenek, eta abar. Azkenik c.VI atalean daudenek.
Lehentasun-talde bakoitzaren barruan, eskatzaileak beren ikasketa-espedientean agertzen den notaren arabera ordenatzen dira.
 

Titulazioak edo eskakizunak 1147/2011 Errege Dekretuan ezarritakoak eta cII puntuko parte hartzen direnak

  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitateko bigarren maila gainditu izana.
  • Unibertsitate-orientazioko edo unibertsitate aurreko kurtsoa gainditu izana.
Azken eguneratzea: 2018/06/15